Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Batxilergoko zenbait ikaslek egindako galderei erantzun die

2011.eko martxoak 24

Lehendakaria Andrés de Urdaneta ikastetxeko bi ikaslek elkarrizketatu dute. Batxilergoko 1.  eta 2. mailako ikasleek “El país de los Estudiantes” lehiaketan parte hartzen ari dira eta horretarako egunkari digital bat egingo dute, lehendakariari egindako elkarrizketa goiburu izango duena.

Batxilergoko bi ikasle, Nagore eta Ariane, aritu dira kazetari lanetan lehendakariari Legebiltzarrean egin dioten elkarrizketan. Ikasleen galderak, besteak beste, gazteen egoerari eta Jaurlaritzak gai horretaz dituen planei buruz izan dira gehienbat. Elkarrizketaren hasieran, gazteek Euskaditik alde ez egiteko nolako neurriak hartzen ari diren galdetu arren, beste hainbat gai ere aztertu dira; esaterako, Sortu, Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren egitekoa edota Memoria Historikoaren Eguna ezartzea.

Lehendakariak azaldu die ikasleei Jaurlaritzaren lehentasuna dela enplegua sortzea, hain zuzen, gazteek ez dezaten Euskaditik alde egin behar lan bila. "Gazteei oinarrizko bi gai bermatu behar zaizkie: enplegua eta etxebizitza” argitu du, eta zehaztu du horretarako apustu handienetako bat alokairuko etxebizitza sustatzea izango dela.

Sortu legez onartuko duten galdetuta, lehendakariak beste behin erantzun du hori nahi duela horrek esan nahiko lukeelako “mundu horrek aukera duela ibilbide hori egin nahi duela eta egingo duela erakusteko”.

Elkarrizketa amaitzeko, galdera pertsonalagoak luzatu dizkiote bere gustu musikalei buruz, lehendakaritzan izan dituen une onenei zein txarrenei buruz eta sare sozialetan duen presentziari buruz. “Hasiera hasieratik nago sare sozialen alde —horien zalea bainaiz—, baita Irekia Open Government-erako dugun orrialdearen alde ere” esan du lehendakariak, orrialde horren bitartez herritarren partaidetza sustatu eta herritarren eskariak jaso baitaitezke. “Irekiaren bidez herritarrek egin dizkiguten zenbait proposamen proiektu zehatzak bihurtzen ari dira” esan du amaitzeko.

Iruzkin bat
  • @alaincoloma
    2011.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @patxilopez responde a las preguntas de estudiantes de Bachillerato http://bit.ly/hfF5CQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)