Eu

Beatriz Artolazabalek “Eusko Jaurlaritzak familiei Euskadiko gizartearen oinarri diren aldetik ematen dien laguntza irmoa” adierazi du

2019.eko maiatzak 25
  • Hirukide elkarteak Vitoria-Gasteizko Boulevarden antolatu duen Familia Ugarien jardunaldia

VG 2019 05 25

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, “Eusko Jaurlaritzak familiei Euskadiko gizartearen oinarri diren aldetik ematen dien laguntza irmoa” nabarmendu du. Familientzat aurrerapen handia dira Familiei Laguntza emateko V. Plana eta Familien eta Haurren aldeko Euskal Ituna, bai eta “emakume eta gizonen artean gurasotasun-baimen berak, lan- eta gizarte-kontziliazioa edo emantzipaziorako gazte-enplegua sustatzeko garatzen ari garen neurriak ere”.

Beatriz Artolazabalek Hirukide elkarteak Vitoria-Gasteizko Boulevarden antolatu duen Familia Ugarien jardunaldian parte hartu du. Natalia Díaz, Emilio Sola eta Ernesto Sainz Lancharesekin batera, Familia solidarioaren 21. jardunaldian parte hartu du; bertan, elkartutako ehunka familiak parte hartzen dute jarduera eta atrakzioetan, jolasetan eta Parkour-eko tailer batean, robotikako eta magiako tailerretan, autotxoke “ekologiko”etan, puzgarrietan eta eskulanetako tailerretan.

Sailburuak Europako gizarte aurreratuek bizi duten egoera demografikoa aipatu du, eta familietan ardaztu du “giza garapen jasangarria eta orekatua izateko bidea, beti behar bezala kohesionatutako gizarteetan, elkartasunean eta humanismoan oinarritzen direnetan eta pertsona erdigune dutenetan”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Natalia Díez, Marian Olabarrieta, Peio López de Munain, Nerea Melgosa