Berriak
Eu

Uruguaiko Espainiar Enbaxadorearekin elkarrizketa

2011.eko martxoak 26


Uruguaiera egindako bisitan, Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Merkosurrentzako duen Ordezkariak, Aurora Díaz-Rato, Espainiako Enbaxadorearekin, elkartu zen. Bileran, iritzi trukaketa eta Uruguaiko independentziaren Bigarren Mendeurrenaren ospakizuna dela eta euskal gizataldearen parte hartzeaz hitzegin zuten.

2011.urtean zehar espainiar embaxadak 200 urte hauetako etorkinen ekarpenak kontuan hartuz, kultur ekintza ezberdinak garatuko ditu.

Programa ezberdinak garatzen ari dira etorkinen historia dela eta, pertsona ospetsuenak, gaur egun berreskuratu nahi diren antzinako lanbideak eta uruguaiko historian oihartzuna izan duten bizipen eta historia pertsonalak.


Halaber, biak gaur egun Uruguaien dauden fundazio espaniarrak kontuan hartu zituzten elkarrekin lan egin ahal izateko. Baita Díaz-Rato Embaxadoreak ere, Euskaro euskal etxearen mendeurrena ospatzeko laguntza eskaini zuen, baita Eusko Jaurlaritzak  Mercosurrentzako duen Ordezkaritzak aurreikusten duen edozein jarduera ospatzeko ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Delegada Elvira Cortajarena