Eu

Ibilgailuen Renove Planak bere aurrekontuaren % 95,4 jan du

2019.eko maiatzak 24
  • Datozen egunetan agortuko dela aurreikusten da
  • 5 milioi euroko aurrekontua zuen

Ibilgailuen parkea berritu eta ibilgailu horien ordez efizientzia handiko beste batzuk sartzeko laguntzek –Energiaren Euskal Erakundearen Renove Plana deitutakoak– martxoaren 28an ireki zenean planak zuen 5M€-ko horniduratik 4,77 M€ jan ditu gaurko 12 orduetan, eta laguntza-espedienteen egungo erregistro-erritmoarekin hornidura hori datozen egunetan agortuko dela aurreikusten da.

2.299 ibilgailu ordeztea ahalbidetu du gaur arte programa honek eta emandako batez besteko laguntza 2.075 euro izan da. Espedienteen sarrera-ordenaren arabera ematen dira laguntzak, betiere eskakizun guztiak betetzen dituztela eta eskatutako dokumentazioa daukatela egiaztatu ondoren. Ildo horretan, datozen egunetan jasoko dira oraindik ere indarrean dauden azken espedienteak eta, hornidura amaitutakoan, programa itxi egingo da aurrekontua agortu delako. Komunikabideen bitartez jakinaraziko da itxiera hori, webgune korporatiboaren bidez, eta Euskadiko kontzesionario guztiei ere jakinaraziko zaie.

Martxoaren amaiera-aldera abiarazi zen EEEren Ibilgailuen Renove Plana 10 urtetik gorako ibilgailu zaharrak (7 urtetik gorakoak furgoneten kasuan) ordeztu eta haien ordez energia alternatiboekin (elektrizitatea, hidrogenoa edo gas naturala) elikatutako ibilgailuak sartzea errazteko, baita gasolinarekin edo gasolioarekin elikatuentzat ere efizientzia handiko ibilgailuen kasuan, hau da, A sailkapen energetikoa dutenen kasuan. Horrekin Euskadiko Energia Estrategiaren helburuak lortzeko laguntza eskaini nahi da sektore guztietan efizientzia gehitzeko eta petrolioaren deribatuen kontsumoa gutxitzeko energia alternatiboen mota berriak sartuta. Garraioa da azken urteetan energia-kontsumoaren hazkunde jarraitua atxikitzen duen sektoreetako bat, eta % 90etik gorako mendekotasuna du petrolioaren deribatuekiko.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euTUlankide
    2019.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚗 Ibilgailuen Renove Planak bere aurrekontuaren % 95,4 jan du ➡︎ https://t.co/yl0vKvVV5t

    👉🏻 2.299 ibilgailu ordeztea ahalbide…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak