Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburua 'Emakumeen Biraren' hirugarren etaparen aurreko Ertzaintzako Trafikoko Unitateko motor-gidarien brieffingean izan da

2019.eko maiatzak 24

Bileran txirrindulari-lasterketaren ibilbidearen ezaugarriak aztertu dira

Arkaute, 2019ko maiatzak 24.

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia eta Segurtasuneko sailburuordea Josu Zubiaga  Emakumeen Biraren hirugarren etapa prestatzeko bileran izan dira. Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademian dituen instalazioetan egin den topaketan, gaurko etaparen, Murgia eta Arabako Done Bikendi udalerrian dagoen Santa Teodosia mendate artean egingo den Emakumeen Birako hirugarrenaren, aurreko brieffinga egin dute Trafikoko Lurralde Unitateetako motor-gidariek.

 

Arkauten egindako bileran gaurko ibilbidea aztertu dute eta polizia-dispositiboko kide bakoitzak, antolakuntzarekin eta etapako puntu ezberdinetan kokatuko diren bitartekoekin koordinatuta, izango dituen zereginak zehaztu dituzte. Etapa bigarren mailako bideetatik igaroko da, eta trafikoan ez du eragin berezirik izango zirkulazioa tarteka etengo denez.

 

Laugarren etapa, azkena, maiatzaren 25ean jokatuko da, eta Oñati, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Legazpi, Zumarraga, Ormaiztegi, Aramaio eta Angiozarretik igaroko da 13:30etik 18:05era bitartean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak