Eu

San Josék laneko jazarpenaren aurrean prebentzio-kultura handiagoa izateko eskatu du.

2019.eko maiatzak 24

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak Diskriminazioaren eta Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiak gaur Bizkaiko Abokatuen Elkargoan egin duen jardunaldia inauguratu du. Jardunaldiaren izenburua “Eremu judizialeko jazarpenaren errealitatea” izan da, eta, bertan, besteak beste, honako hauek parte hartu dute: Fernando Salinas Auzitegi Goreneko magistratuak, Carlos Fuentenebro Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanoak, Beatriz García Bilboko 3. zenbakiko Lan-arloko Epaitegiko magistratuak eta Juan Ignacio Marcos Euskal Behatokiko koordinatzaileak.

San José sailburuak gogorarazi du lanean duintasunerako eskubidea babesteko, Europako Gutun Sozialean jaso den bezala, pertsonak prebenitu eta babesteko neurri egokiak hartu behar direla eta, horretarako, lantokian edo lanarekin zerikusia duenean behin eta berriz egiten diren egintza gaitzesgarri, kontrako eta iraingarrien inguruan sentsibilizatzea, informatzea eta prebenitzea sustatu behar dela.

Hori horrela, María Jesús San Josék jarduteko protokoloak eduki behar direla esan du, lan-harremanen eremuan funtsezko eskubideak urratu ez daitezen, eta, horrela, jazarpenaren ondorioak eraginkortasunez eta berehala ezabatzeko edo neutralizatzeko, larritasun-mailarekin proportzioan eta hura lortzeko baliabide egokienekin. “Protokoloaren helburua prebentzioa da –esan du–; enpresek lanean dauden jazarpen-arriskuen faktoreak identifikatu eta balioetsi behar dituzte eta, horretarako, arrisku psikosozialak ebaluatu. Azken batean, protokoloa arazoak konpontzeko baliatu behar da, eta pertsonen osasunean, osotasun fisikoan, duintasunean eta osotasun moralean kalterik ez eragiteko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak