Berriak
Eu

Montevideoko Euskaro eukal etxeak ehun urte bete ditu

2011.eko martxoak 25


Datorren ekainaren 29an, Uruguaiko euskal etxeak  bere sorreraren mendeurrena ospatuko du. Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Merkosurrentzako duen Ordezkariak, Juan Pedro Arín, Erakundearen Lehendakariarekin batera, bilera ezberdinak izan zituen Uruguaien. Topaketa hauen helburua, data garrantzitsu honetarako aurreikusten diren jardueren antolaketan laguntzea da.


Antolatutako agendan euskal immigrazioari buruzko erakusketa, mus txapelketa, hitzaldi zikloa, pilota erakustaldiak, eta euskal dantzak izango dira. Baita Euskaro euskal etxearen 100 urteko lan instituzionala oroitzeko seiluaren aurkezpena ere izango da ekainaren 29an Nazio-postako agintariekin batera.
"Euskal gizataldearen aztarna Uruguaien" Migrazio Museoan (IMM) izango da. Dokumentazio eta argazki historikoen erakusketa, non eguneroko bizitzaren arrastoak, jaiak, dantzak, eta Euskaditik iritsitako euskaldunen bidaiak azaltzen diren. Ekainaren 15etik uztailaren 3ra uruguaiko hiriburuan, 18 de Julio kaleko museoan ikusi ahal izango da.


Festaren beste protagonista nagusia mus txapelketa izango da "Mercomus". Merkosurreko lau herrialdetako muslariak parte hartuko dutelarik. Elvira Cortajarena eta Juan Pedro Arin, Oscar de los Santos, Maldonadoko probintziaren alkatearekin, bildu ziren txapelketa lau egunez Montevideotik 97km ekialdera atlantiar kostaldean kokaturik dagoen Piriapolis hirian izan dadin.


De los Santos mus ekimena zela eta oso pozik azaldu zen eta bere laguntza eskaini zuen. Programak berrogeitamar bat pertsona elkartuko ditu partaide eta laguntzaileen artean. Elkarrizketan alkateak baita Donostiarekin elkarlanean aritzeko intentzioa azaldu zuen: Zinemaldia, Jazzaldia eta Donostia ospetsua eta mundialki ezaguna turistikoki egiten duten ekimenetan. Baita euskal sukaldaritza eta bere nazioarteko proiekzioa sakonki ezagutzeko nahia ere  azaldu zuen. Euskal Ordezkariak akordio hau aurrera eraman ahal izateko gaia aztertzeko kompromisoa hartu zuen.

Maldonadoko probintzia, munduan zehar ezagutzen da Punta del Este bezalako, atrakzio turistiko handiko kostak dituelako. Hiri honek udan turista-saldo ikaragarria jasotzen du, eta 3 izarreko 18 mila leku eta 4 eta 5 izarreko 5 mila leku ditu. Bere aldetik Maldonadoko hiria, probintziako hiriburua, zinema jaialdi bat antolatzen Latinoamerikan lehena izan zen.


Uruguaitik zehar eginiko bidaiaren amaiera bezala, Cortajarena Ordezkaria, Carlos Enciso, Florida probintziako alkatearekin bildu zen. Ia Montevideotik 100 kmtara iparralderuntz, 70 mila biztanleko udalerria, bere sare industrialaren garapenerako inbertizatzaileen bila ari da eta Euskadiri aukerak eskaitzen dizkio.

 

2 iruzkin
  • 2011.eko ekainak 02

    Felicidades,soy hijo de vascos,de navarra

  • 2011.eko ekainak 02

    Felicidades,soy hijo de vascos,oriundos de navarra.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Delegada Elvira Cortajarena