Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak udal, foru eta Europako hauteskundeetako Euskadiko behin-behineko emaitzak jarriko ditu herritarren eskura

2019.eko maiatzak 24

Astelehenean, hilaren 27an, http://cort.as/-IdMt estekaren bidez eskuratu ahal izango dira datuak

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzak 24.

Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak udal, foru eta Europako hauteskundeetako Euskadiko behin-behineko emaitzak jarriko ditu herritarren eskura. Maiatzaren 27an, astelehenean, nahi duenak lurralde historikoen arabera kontsultatu ahal izango ditu datuak, eta Batzar Nagusietarako hauteskundeen kasuan eskualdez eskualde ere ikusi ahal izango ditu.

Behin-behineko emaitzez gainera, Segurtasun Sailaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen web-orrian, hiru hauteskundeetako emaitzak eta aurreko hauteskundeekin egindako alderaketak ere eskuratu ahal izango dira pdf formatuan.

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetako, 2019ko Hauteskunde Orokorretako, eta Batzar Nagusietarako, udaletarako eta Europarako hauteskundeetako 2019ko botoaren eta abstentzioaren alderaketari buruzko txostena ere eskuratu ahal izango da.

Bertatik Eusko Jaurlaritzako Hauteskundeetako Emaitzen Artxibora sartzeko aukera izango da.

Honakoa da web-orrirako esteka: http://cort.as/-IdMt

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak