Berriak

URAk Legutioko saneamendu sarea hobetzeko lanak hasiko ditu maiatzaren 28an

2019.eko maiatzak 23

URAk datorren asteartean, hilak 28, Legutioko saneamendu sarea hobetzeko lanak hasiko ditu. Lanok xede dute Urrunagara heltzen diren ur-beltzen isurketak ekiditea eta ekaitz tanga sistema sortzea euria erruz jausten denean lehenengo ur horiek jaso ahal izateko (kutsadura gehien dakartenak), saneamendu sareak libratutako emariak murrizteko, eta arintzen diren ur horien kalitatea hobetu dadin. Ekintza horren aurrekontua 472.030,78 eurokoa da.

Ekintza hau Legutioko saneamendua hobetzeko lanen aurrerapen bat da; hots Arabako Foru Aldundiarekin lurraldean azpiegitura hidraulikoak eraikitzeko Esparru Hitzarmenaren barruan jasotzen direnak 2021-2027 epera begira. Helburua, hain zuzen ere, ahal den epe laburrenean egun urtegira ematen diren isurketak ekidin edo murriztea erlatiboki ekonomikoa den lan honekin.

Era berean, gaur eguneko kolektoreak desbideratu edo batu egingo dira, hain zuzen ere N-240 errepidea lurpetik zeharkatzen dutenak hinca izeneko lurperatzearen bitartez (lurpeko galeria bat sortzea bideratzeak sartzeko). Kolektore berri horrek euri-urak bidegurutze horretatik ibaian behera askatuko ditu, eta areka horretatik bidea egingo dute Urrunagako urtegitik hurbil aurreikusi den isurketa punturaino.

Beste alde batetik gainezkabideak eraikiko dira sare bateratuaren kolektoreetan (bat N-240 errepideari paraleloan eta bestea udalerritik hegoaldera dagoen urbanizazioaren ondoan) eta ekaitz tangara bideratuko dira kolektore berriaren bitartez. Helburua kutsadura karga murriztea da sareak gainezka egiten duenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)