Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Emilio Sola´ren iritziz, lehenetasunezkoa da “gaixotasun arraroak ikusaraztea: gizarte-ezagutza handiagoa izateak hobetu egiten du eraginpean dauden pertsonen eta beren familien bizi-kalitatea”

2019-05-24
  • Feder-ek Vitoria-Gasteizen garatutako jardunaldia
  • ITXAROPENERAKO PRODUKTUEN VI. DASTAKETA SOLIDARIOA: maiztasun gutxiko gaixotasunei buruzko gizarte-kontzientziazioa

VG 2019 05 24

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren iritziz, lehentasunezkoa da “gaixotasun arraroak izenez ezagutzen direnak ikusaraztea; izan ere, gizarte-ezagutza handiagoa izateak hobetu egingo du eraginpean dauden pertsonen eta beren familien bizi-kalitatea, gizarte humanoagoan, solidarioagoan eta inklusiboagoan”.

 

Solak, gaur arratsaldean, FEDERek antolatu duen dastaketa solidarioan eta dibulgatzailean parte hartu du, Vitoria Gasteizko “Artium” Arte Garaikideko museoan. Juana María Sáenz gaixotasun arraroen euskal federazioaren presidentea izan da ekitaldiko buru.

 

“ITXAROPENERAKO PRODUKTUEN VI. DASTAKETA SOLIDARIOAk maixtasun gutxiko gaixotasunak eta horien eraginpean dauden pertsonak gizartean ikusarazteko eta horien gaineko kontzientzia eragiteko helburua betetzen du, eta itxaropena dakar, gaixotasun horien etorkizunari begira”, esan du Emilio Solak.

 

FEDERek solaskide-lanak egiten ditu erakundeen eta horrelako gaixotasunak dituzten pertsonen eta beren familien artean; horrela, erakundeei gaixotasun arraroak dituzten pertsona guztien eskubideak betetzea proposatzen die.

 

Eusko Legebiltzarrean 2015eko otsailaren 27an eginiko erakunde-adierazpenak hala erakusten zuen, eta harekin bat egin zuten Legebiltzarreko talde guztiek, Euskadiko FEDERekin elkarlanean jarduteko konpromisoarekin. Adierazpen horrek oso atxikipen garrantzitsuak ekarri ditu, besteak beste: Eudelena, hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusienak edo hiriburuetako udalen laguntza. Hori guztia gogora ekarri behar da”, esan du Emilio Solak.

 

Solak Artiumen batu direnei honako hau esan die: “zuen lanaren bidez, ordezkatzen dituzuen pertsonei indar moral handia dakarkiezue, beren probematika erakundeen aurrean aurkeztu eta presente daudela, entzuten dituztela eta laguntzen dituztela sentiarazten diezuenean. Eusko Jaurlaritzako Osasuneko eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailek modu koordinatuan eta egonkorrean garatzen ditugu, aldundiekin eta udalekin batera, 2017-2020rako Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak. Horiek beharrizana duten pertsona eta kolektiboen arreta hobetzera bideratuta daude; pertsona horien artean gaixotasun arraroak edo maiztasun gutxikoak dituzten pertsonak daude”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan María Sáenz