Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Miren Dobaran sailburuordeak Euskadiko Toki Erakundeen Legea Garatzeko Dekretu-proposamena azaldu du publikoki Bizkaiko teknikari eta ordezkarien aurrean

2019-05-14

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak euskararen normalizazioarekin herri administrazioetan lotura zuzena duten bi proposamen azaldu zituen, atzo, Bizkaiko udal eta foru erakundeetako ordezkarien eta hizkuntza normalizazioko teknikarien aurrean. Bi proposamen horiek honako hauek dira: Euskadiko Toki Erakundeen Legea Garatzeko Dekretu proposamena eta 86/1997 Dekretua berrituko duen dekretu-proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena. Azalpenen ostean, Dobaranek erantzun zituen gaiaren inguruan zeuden zalantzak.

Ekitaldi horretara 70 pertsona joan ziren, eta bi ordu iraun zuen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)