Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak Taastrup-Copenhagenparte hartzen du Ertzaintzaren Iurretako egoitzan energia eraginkorreko sistemaren inplantaziorako RELATED proiektu europarrean

2019.eko maiatzak 23

 

Segurtasun Saila RELaTED izena duen egitasmo europarraren batzorde nagusian parte hartzen ari da. Batzar hori 2018ko maiatzaren 21etik 23ra Taastrup-Kopenhagen (Danimarkan) egiten ari da, eta egitasmoan aurreikusitako batzarren artean laugarrena da. Lehenengoa, 2017ko azaroaren 2an eta 3an Tecnalia Korporazio Teknologikoaren instalazioetan (Zamudio) eta Iurretako Ertzaintzaren basean egin zen, bigarrena, 2018ko maiatzaren 15, 16 eta 17an, Tartun (Estonian) egin zen, eta hirugarrena, 2018ko azaroaren 28, 29 eta 30rean, Belgraden (Serbian) egin zen.

Batzar honen helburua da, proiektuaren gaur egungo egoera aztertzeaz gain, bere lan-sortetan aurrera egitea. Proiektuaren xede nagusia da konfort sistema iraunkorra eta efizientea diseinatzea. Sistema hau instalatuko da Iurretako Ertzaintzaren basean eta hainbat tipologiatako gune batzuetan, Belgraden (Serbian), Tartun (Estonian) eta Vingen (Danimarkan), hain zuzen ere. Arestian aipatutako konfort sistema iraunkorra Europako iparraldeko herrialdeetan garatzen ari den teknologia berri batean oinarrituta dago. Teknologia hori energia efizientearen sistemetan datza, hau da, eraikinetan konfort handiagoa lortzeko era iraunkorrean, tenperatura baxuko ur-jarioen hodien bitartez. Egitasmoak Europar Batasunaren laguntza eta finantzazioa dauzka teknologia hau beste herri europar batzuetara hedatzeko asmoz, bereziki kontinentearen hegoaldean kokatuta daudenetara.

Segurtasun Sailaren ordezkariak Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren, Guadalupe Caminoren, Azterketa eta Egitasmo Arloa eta Instalazio eta Segurtasun Arloa izango dira. Segurtasun Sailaz gain, beste enpresa eta entitate batzuek parte hartzen dute batzar nagusian, besteak beste, Tecnaliak (proiektuaren bultzatzailea), Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Industrias IMARek, Taller de Comunicación delakoak, eta Suediako, Norvegiako, Belgikako eta Poloniako hainbat enpresatako arduradunek eta fabrikatzaileek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak