Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

Emakume nekazarien lana ikusgarriagoa egitea eta belaunaldi-aldaketa bermatzea, Eusko Jaurlaritzako helburu estrategikoak

2019-05-21

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren lehentasunezko erronketako bi dira, batetik, emakume nekazarien lana ikusgarriago egitea, ekoizpen bitartekoak eta ustiategien titulartasuna eskuratzeko erraztasunak emanda, eta, bestetik, gazte nekazariak sektorean sartzera bultzatzea, belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko. Horrela jakinarazi du Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioaren urteko Batzarraren hasieran.

Bere interbentzioan, Oroz sailburuordeak azpimarratu nahi izan du, halaber, Euskal Herriko nekazaritza kooperatibek duten funtsezko zeregina; izan ere, sektorearen eta administrazioaren arteko harremanetarako bidea dira, sektorearen sendotasuna indartu ahal izateko beharrezkoa den lankidetza lortzeko eta sektorea lehiakorrago eta berritzaileago bihurtzeko.

Gaurko bileran ere Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak, Irma Basterrak  2015eko urrian onartutako Emakume Nekazariaren Estatutua aurkeztu du. Estatutuak landa-inguruneko eta lehen sektoreko emakumeen lan-egoera arautzen du helburu nagusi batekin, emakume nekazarien lana ikusgarriagoa egitea eta emakumeek esplotazioen titulartasuna eskura dezaten sustatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)