Eu

URAk Toloto errekastoaren hiri barruko tartea egokitzeko lanak lizitatu ditu

2019.eko maiatzak 21

URAk lizitatu egin ditu gaur egun estalita doan Toloto errekastoren hiri barruko tartea egokitzeko lanak, Ibaizabaleraino zeru zabalera helduko den 240 metroko tartea egiteko, gaurko ibai-ahotik ibaian gora. Era berean, 2 zubi eraiki beharko dira ibilgailuentzat, egungo mugikortasuna mantentzeko. Lizitaziorako aurrekontua  1.693.231,75 €-koa da.

Toloto errekastoa Ibaizabal ibaira eskuinaldetik heltzen den ibaiadarra da, eta 3km inguruko luzaera dauka. Bere azken 300 metroak, Ibaizabalen amaitu baino lehen, Elorrioko hirigunea igarotzen du, kaleen azpitik, estaldurapean.

Toloto errekastoaren azken eremu horren egungo egoera ur-goraldien igarotzea oztopatzen du eta uholdeak sor ditzake bai bere sekzioen ahalmen urriarengatik baita urak garraiatzen dituen elementuek sor ditzaketen buxadurengatik ere. Aipatutako tarte horren egungo egoerak ez ditu indarrean dagoen araudiak xedatutakoak betetzen, ez baititu estaldurak ez eta ibaiertzen urbanizazioa onartzen.

Orain daukan estaldura kentzeko eta ibilgua berdin mantentzeko proiektuak arazo asko zekartzan, estaldura gainean dauden eraikuntzengatik eta zabalera nahikoa izango lukeen ibilguaren sekzio transbertsala lortzeko ezintasunarengatik, hainbat oztopo medio.

Hori dela eta ibilgu berria egingo da, oraingo ibilgutik ekialdera kokatua; horrek estaldura ekiditea ahalbidetuko du, ibilgua zeru zabalera irekiz, eta urbanizaziotik 5m-ko tartea gordeko du, alegia Jabari publiko hidraulikorako zortasun eremua. Ibilgua zeru zabalera irekitzeaz gain, Toloto errekastoko eremu berriak ezpondak izango ditu birlandatuak izango direnak: sahats-aldaxkak oinean eta zuhaitz eta zuhaixkak goialdean. Onartutako lan-proiektuak barne hartzen du, halaber, ibilgailuentzako bi zubiren eraikuntza 13,2m argi librearekin, ibilgu berriaren ardatzari jarraiki estribuak ibilgu berriaren sekzioa ez inbaditzeko.

Lanok ahalmen hidrauliko nahikoa sortuko dute errekastoak 21m3/s-ko emariari eusteko (100 urteko errepikatze-denbora) eta Elorrioko hirigunean duen uholde arriskuaren murrizketa nabarmena lortuko da (Toloto errekastoaren ur-goraldiak sortzen dituenak), Ibaizabalen eskuin ertzan kokatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak