Eu

San Josék zorionak eman dizkio Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Federazioari, ERKIDErekin fusionatzearren.

2019.eko maiatzak 21

San José sailburuak Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Koorperatiben Federazioaren XXX. Batzar Orokorra itxi du.

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak zorionak eman dizkio Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Koorperatiben Federazioari, ERKIDE - Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioarekin fusionatzeko prozesuagatik. Prozesuari amaiera emateko, gaur euskal nekazaritzako elikagaien kooperatibek Vitoria-Gasteizen egin duten Batzar Orokorrak onespena eman du.

“Batik bat –esan du San Josék–, zorionak zuen ausardiagatik, euskal kooperatibismoaren gainerako mugimendu ordezkariarekin fusionatzeko eginiko apustuagatik. Ordezkaritzarako sektore anitzeko erakunde bakarra sortzearen aldeko apustua egiten duzue, erraz identifikatzeko moduko marka bakarrarekin. Eta errealitate hori dator Eusko Legebiltzarrean Kooperatiben Lege berria izapidetzen ari denean; ziur nago legea hil gutxi barru onetsiko dela”.

Euskadiko Kooperatiben etorkizuneko Legeak jaso dituen hobekuntzak direla eta, San Josék zuzenean nekazaritzako elikagaien kooperatibaren eremuari dagozkionak aipatu ditu. “Hobekuntza horiek eskaintzen duten erantzuna hobeto egokitzen da zuok landa-ingurunearen zerbitzura zaudeten erakunde gisa duzuen kooperatiba-modalitateari dagokionez aurreikusitako ikusmolde komunitariora, eta hobekuntza horiek osagai argi bat dute: gizarte-erantzukizun komunitarioa. Legegintzako egutegia bete dugu, eta espero dugu zuokin eta euskal kooperatibismoarekin oro har lortutako adostasunak Kooperatiben Lege berria errealitate bilakatuko duten talde politiko guztien akordio handia ere ekartzea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak