Eu

2019ko lurraldeko turismo-proiektuetarako laguntzak (Gobernu Bilera 2019-05-21)

2019.eko maiatzak 21

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadiko jomugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetuko duten eta turismo-fluxu berriak dinamizatu, banatu eta sortuko dituzten turismo-proiektuak garatzeko laguntzen deialdia egin du.

Laguntzak hiriburuetako eta eskualdeko turismo-lankidetzako entitateetan sartuta ez dauden udalerrietako turismoaren sustapenaz arduratzen diren erakunde publikoentzat dira (udalentzat, tokiko erakunde autonomoentzat, tokiko enpresa-erakunde publikoentzat eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateentzat).

Laguntzak, halaber, eskualdeko edo eskualdez gaindiko eremu batean turismo-lankidetzako entitate gisa edo turismo-produktuen entitate kudeatzaile gisa diharduten irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuek eska ditzakete (kuadrilla eta mankomunitateek, garapen-agentziek, landa-garapeneko elkarteek, partzuergoek eta beste entitate eta elkarte batzuek).

Laguntzen zenbatekoa 1.360.000 euro da, eta Euskadiko jomugen erakargarritasuna eta turismo-esperientzia hobetzeko lurraldeko turismo-proiektuetara eta jomugen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuetara bideratuta daude. Haien artean, jardunbide egokien programak azpimarra daitezke).

Interesatuek hilabete bateko epea dute eskaerak aurkezteko, buletinean argitaratu ondorengo egunetik hasita. Eskaerak modu telematikoan egingo dira Euskadi.eus webgunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko