
Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako lehen Kontsulta Batzordea
Gaur goizean, Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako lehen Kontsulta Batzordea egin da lehendakaritzan. Bilerak 2 ordu iraun du, eta, ezarritako helburuak betetzeaz gain, giro konstruktiboa eta adostasun handia nagusitu dira.
Kontseiluan zenbait astetako epea ezarri da osoko bilkura deitzeko, eta bilkura horretan onetsiko da organoaren araudia eta dagokion funtzionamendua aplikatuko da. Horretarako, batzorde bat sortu da. Halaber, gainerako batzordeak zehaztu dira eta Kultura Demokratikoa 2010 txosten sozioekonomikoaren emaitzak aztertu eta eztabaidatu dira. Azken puntu horrek kontseiluko kideen interesa eta kezka piztu du, eta eskerrak eman dituzte gaia aurkeztu eta eztabaidatzeagatik .
Kontsulta-organoaren kide gehienak joan dira bilerara; EHUren ordezkariak, halere, ezin izan du joan agenda-arazoen ondorioz. Bileraren buru José Ramón Recalde izan da.
Kontsulta Batzorea parte-hartze sozialerako organo bat da eta Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako 2010/2011 Planarekin lotuta dago. Bizikidetza Plana iaz onartu zuen gobernuak, eta bere xede nagusia herritarren jarrera aldatzea lortzeko bidean aurrera egitea da, sistema demokratikoa elkarrekin askatasunez bizitzeko berme gisa ikusteko eta helburu politikoak lortzeko indarkeriara jotzea justifikatzen duten proposamenak desagerrarazteko.
Kontsulta-organoak ekintza osagarriak proposatzeko eta Bizikidetza Planaren ebaluazioari buruzko iritzia azaltzeko ahalmena du, eta herri-administrazioetako (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) eta gizarte zibileko (bakea eta giza eskubideen hezkuntzan lan egiten duten elkarte eta erakundeak, Euskadiko Eskola kontseilua, Euskal Herriko Unibertsitatea, Arartekoa eta komunikabideak) ordezkariak barne hartzen ditu.
Hona hemen gaur Kontseiluan esku hartu duten kideen zerrenda:
1 José Ramón Recalde Díez
2 Faustino López De Foronda Vargas
Arartekoa. Idazkari nagusia
3 Patxi Arratibel Suquia
Eitb. Estrategia eta Kanpo Harremanen zuzendaria
4 José Manuel Salinero Feijoo
Lehendakaritza. Lehendakaritzako idazkari nagusia
5 María Luisa García Gurrutxaga
Euskadiko Eskola Kontseilua. Kontseiluburua
6 Ana Puente Martínez
Euskadiko Eskola Kontseilua. Irakaskuntza Publikoan Gurasoen ordezkaria
7 Javier del Campo del Val
Euskadiko Eskola Kontseilua. Irakaskuntza Itunduan Gurasoen ordezkaria
8 Ismael Redondo Rojo
Euskadiko Eskola Kontseilua. Irakasleen ordezkaria
9 Eloina Mayo Cabero
Arabako Foru Aldundia. Gizarte Sustapeneko zuzendaria
10 Josu Vergara López
Bizkaiko Foru Aldundia. Berdintasunaren eta Eskubideen ataleko zuzendari nagusia
11 Jon Basterra Aldea
Gipuzkoako Foru Aldundia. Komunikazioko zuzendaria
12 Mónica García
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Hezkuntza sailburuaren aholkularia
13 María Isabel Lasa Iturrioz
Herrizaingo Saila – Terrorismoaren Biktimen Arretarako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
14 Inés Ibáñez De Maeztu Izaguirre
Justizia eta Herri Administrazioko Saila – Giza-eskubideen zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
Eudel
15 Aitziber Irigoras Alberdi
Durangoko Udala. Alkatea
16 Carlos Totorika Izagire
Ermuko Udala. Alkatea
17 Iñaki Varas Santamaria
Amurrioko Udala. Zinegotzia
Elkarteak eta Erakundeak
18 María Oianguren
Gernika Gogoratuz.
19 Mónica Vázquez
Unesco Etxea.
20 Silverio Velasco
Covite.