Eu

Eusko Jaurlaritzak eguneratu egin du lanpostuen zerrenda, 4,5 milioi euroren bidez euskal langile publikoen ordainsariak hobetzeko (Gobernu Bilera 2019-05-21)

2019.eko maiatzak 21
  • Horrela, 436 lanposturen balorazioa eta ordainsaria eguneratzeko “Euskadiko Administrazio Orokorreko Mahai Sektorial”eko sindikatuekin sinatutako akordioa betetzen da
  • Akordioak atzeraeraginezko ondorioak ditu, 2010eko urtarrilaren 1etik, eta onuradunek atzerapenak bi ordainketatan jasoko dituzte, bi pagotan, 2019ko azaroan eta 2020ko maiatzean 

Gobernu Kontseiluak, gaur, sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrenda aldatzea onetsi du, pasa den apirilaren 2an “Euskadiko Administrazio Orokorreko Mahai Sektorial”eko gehiengo sindikalarekin sinatutako akordioa betetzeko. Akordioaren bidez, 436 lanpostu eguneratuko dira, atzeraeraginezko ondorioekin, 2010eko urtarrilaren 1etik; 4,5 milioi euroko ordainsari-hobekuntza.

Euskadiko Administrazio Orokorrean ordezkaritza duten 4 sindikatuetako 3rekin (LAB, CCOO eta UGT) sinatu da dokumentu hori, eta, horren bidez, amaiera ematen zaio hileetan zehar Eusko Jaurlaritzaren eta zentral sindikalen artean Lakuako lanpostuen zerrenda antolatzeko eta eguneratzeko izan den negoziazioari.

  • 368 postu Euskal Administrazio Orokorreko lan-kontratudun langileenak.
  • 22 postu Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioenak.
  • 46 lanpostu lehengo “Itsasmendikoi” sozietate publikokoak; sozietatea HAZIrekin fusionatu zen, Euskadiko Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako sozietate publikoarekin. 

AZAROA 

Lanpostuen zerrenda aldatuta, Gobernuak, orain, hurrengo urratsak emango ditu, ordainsarien igoeren lehen ordainketa eraginkorra izan dadin, datorren azaroan. Gobernuak eta sindikatuek pasa den apirilaren 2an mahai sektorialean adostu zutenez, bigarren ordainketa 2020ko maiatzean izango da.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko