Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Pilar Unzalu pozik azaldu da Euskal Herriko sagarrekin soilik egin den Eusko Labeldun sagardoaren ekoizpenagatik

2011.eko martxoak 23

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak gaur aurkeztu du ofizialki "Euskal Sagardoa", Eusko Label kalitate-ziurtapenarekin: Euskal Herrian ekoitzitako sagarrekin soilik egin den produktua. Hil honen amaieran hasiko dira botilan merkaturatzen lehen kanpaina honetan erregistratu diren 20 sagardotegietan egin diren 860.000 litroak; datorren urtean, hogeita hamar inguru izango dira sagardotegiak.

Pilar Unzalu izan da buru, Gipuzkoako Saizar sagardotegian, Kalitatea Fundazioaren labelarekin nabarmendutako 14. produktuaren aurkezpenean, eta kalitate-estandar garaiak eta "trazabilitatearen berme osoa" dituen sagardoa ekoiztea "ahalbidetu" duten "Euskal Autonomia Erkidegoko sagardoaren eta sagarren ekoizpenaren sektoreko pertsona guztien bultzada eta adorea" azpimarratu ditu.

Kalitatea Fundazioak onartutako araudiak ekoizpen "kate osoan" kontrol zorrotza ezartzen duela berretsi du, eta dena hartzen duela: sagarrondoak, sagar-bilketa, garraioa, prentsatzea, muztioak egitea, hartzidura, ontziratzea, etiketatzea, etab.

"Eusko Labeldun sagardoa lortzeak poztasun berezia eragiten du, sagardoa izan baitzen -gogorarazi nahi dut- garai batean kalitatearen ‘K' lortzeko proposatu eta aztertu ziren produktuetan lehenengoetariko bat" adierazi du sailburuak, eta azpimarratu du "kalitatearen aldeko apustua" eta "gure produktuei balio erantsia gehitzeak" areagotu egiten duela, zalantzarik gabe, merkatuetan lehiatzeko gaitasuna.

Sailburuak nabarmendu duenez, "Euskal Herriko sagarrekin bakar-bakarrik egin den sagardoa daukagu aurrean. Eta horrek esan nahi du, alde batetik, gure ohiko edari bat berreskuratu dugula; eta, bestetik, sagardotarako bertako sagarren produkzioa indartzeko aukera irekitzen dugula".

Kalitateak sakon aztertu du produktua hainbat laborategitan (Fraisoro, EHU eta Valladolid, Alacant edo Alemaniako zentroak), guztira 15 bereizgarri ikertzeko: azidotasuna, alkohol-maila, PHa, azido malikoa, azukreak, errautsak eta fenolak. Azkenik, Sailkapen Batzordeak produktua dastatzen du, eta sagardo naturalaren ezaugarri organoleptikoak balioesten ditu, ikusmenaren, usaimenaren eta dastamenaren ikuspuntutik.


HAZTEN

Hil honetan bertan, erregistratutako 20 sagardotegiren Eusko Labeleko botilak jarriko dira merkatuan; 860.000 litro sagardo baino gehiago egin dute, Euskal Autonomia Erkidegoko 1.150.000 kilo sagarrekin.

30 sagardotegi inguru daude izena emanda, hurrengo urteko Eusko Labeldun sagardoaren ekoizpenari begira, eta tarte handia dago ziurtatutako sagardoa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoan sagardotarako 6-7 milioi kilo sagar ekoizten direlako.

Egun, 250 sagar-ekoizle daude erregistratuta kalitatearen proiektu horretan, baina interesa handitu egin dela antzeman da sektorean, sagarrondo-sail berriak sortzeko edo daudenak handitzeko.

Pilar Unzaluk txalotu egin du "bai sektorearen ausardia, eta bai" marka publiko eta ofizialak kontrolatzeko sistemen "eraginkortasuna eta zorroztasuna" (Kalitatea Fundazioa) -urte askotako eskarmentuarekin eta produktu ugarirekin erakutsi duena-, eta uste osoa agertu du kalitatearen eta trazabilitate-bermearen aldeko apustuari esker "Euskal Autonomia Erkidegoko sagarrekin soilik egindako sagardoak merkatuan leku nabarmena hartuko duela".

2011n ERREGISTRATUTAKOAK (aurten dagoeneko ekoitzi dute Eusko Labelarekin)

GIPUZKOA: 14 BIZKAIA
1. Aburuza
2. Aginaga
3. Añota
4. Astarbe
5. Baleio
6. Bereziartua
7. Eula
8. Iparragirre
9. Lizeaga
10. Ola
11. Petritegi
12. Rezola
13. Saizar
14. Urbitarte 15. Axpe
16. Etxebarria
17. Kandi
18. Laneko
19. Malgarrazaga
20. Uxarte

ORAIN ARTE IZENA EMAN DUTEN SAGARDOTEGI BERRIAK:

1. Kalonje
2. Etxeberria
3. Itsas Buru
4. Iturrieta (Araba)
5. Sebastianeko
6. Larrarte
7. Urkiola

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu