Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak osasun eremuan nanoteknologiaren erabilera sustatzeko proiektua abiaraztea koordinatu du

2019.eko maiatzak 20

Safe-N-Medtech ekimenak 18 milioi euroko zuzkidura du; zati handi batean, Europako Batzordeak finantzatzen du

Gero eta eskari handiagoa du teknologia-mota horren aplikazioak medikuntza eraberritzailean, minbiziari aurre egitean, neurologian, kardiologian, ortopedian eta odontologian, besteak beste

 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Ostebaren bidez, topaketa antolatu du Bilbon, Safe-N-Medtech proiektua aurkezteko; proiektua Europako Batzordearen bidez finantzatu da, osasunaren eremuan nanoteknologien erabilera hobetzeko. Sailarekin batera, proiektuaren koordinazioan Tecnan ETEak eta Biopraxis-Biokeralty-k parte hartzen dute, Keralty eta Praxis konpainietako ikerketa-adarrak. Gainera, proiektua abiarazi zenean, 13 herrialdetako 28 erakundetako ordezkariak bertaratu ziren. Berrogeita hamar bat pertsona, guztira.

Safe-N-Medtech proiektua Europako Batzordearen Open Innovation Test Bed (OITB) ekimenean sartzen da, eta 18 milioi euroko inbertsioa dakar datozen lau urteetarako; horietatik, 15 milioi Batzordeak ematen ditu, zuzenean. Osasun Sailak, Osteba - Osasun Teknologien Ebaluazio Zerbitzuaren bidez, lan-paketeetako bat koordinatzen du, eta beste jarduera batzuetan dihardu elkarlanean aktiboki.

Proiektu horren helburua da plataforma irekia sortzea, erreferentziazko enpresa eta laborategiei nanoteknologian oinarritzen diren gailu medikoen eta diagnostikoen merkatuan garapenerako, probarako, ebaluaziorako, hobekuntzarako eta ustiapenerako behar diren gaitasun, ezagutza, sare eta zerbitzuak eskaintzeko.

Biztanleek osasun-arloan dituzten beharrek eta praktika klinikoak gero eta biomaterial eta teknologia berri gehiago (mikro eta nano) behar dituzte, gailu mediko berritzaileetarako eta in vitro diagnostikoetarako (Medical Technologies-MTs). Horiek, baina, beste faktore batzuen mende daude, besteak beste: kalifikazioa, arauketa, kostua, biobateragarritasuna eta mundu osoan aplikagarri izateko beharra. Eskaria gero eta handiagoa da medikuntza eraberritzailearen eremuan, minbiziari aurre egitean, terapia aurreratuetan, neurologian, kardiologian, ortopedian eta odontologian.

Safe-N-Medtechek diziplina anitzeko berrikuntza-ikuspegia eskainiko du, ETEentzako, arreta medikoko hornitzaileentzako eta MTko merkaturako industrientzako merkatura bideratua, materialen nanoezaugarrien ezagutza sakonean, erabilera aurreratuan eta MTko aplikazioetan eta segurtasunarekin zerikusia duten beste alderdi batzuetan (bateragarritasun elekrikoa, ezaugarri elektromagnetikoak etab.) oinarrituta.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 20a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko