Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Euskadi "birsortu" da Ferroforma-Bricoforman

2011-03-23

Ferroforma_Bricoforma azokak ateak ireki ditu gaur eta zabalik egongo dira martxoaren 26rarte Bilbao Exhibition Center-en (Barakaldo)

567 enpresak burdindegien eta brikolajearen sektoreetako produktu eta zerbitzu aurreratuenak aurkeztuko dituzte. 2011ko zita erabakigarria eta sektorean dihardutenentzat zuzendua da erakusketa hau.

Ferroforma- Bricoforma, nazioarteko burdindegiaren azkokak ateak zabaldu ditu sektorearen profesional guztiei produktu aurreratuenak aurkezteko. Edizio honetan hitzaldiak, txostenak, erakustaldiak eta lehiaketetan parte hartzeko aukera eskainiko da.

Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Ferroforma-Bricoforma azokaren 11. edizioaren inaugurazioaren buru izan da gaur BEC-en, Barakaldon (Bizkaia). Azoka martxoaren 26rarte zabalik egongo da.

Erakusketako parte hartzaileak hainbat herrialdetatik etorri dira, besteak beste Alemaniatik, Argentinatik, Austriatik, Belgikatik, Kanadatik, Danimarkatik, AEBetatik, Finlandiatik, Frantziatik, Hong Kongetik, Indiatik eta Italiatik. 300 eroslek baieztatu dute BECen egongo direla.

“Euskadi honela da, betiko erakusketak eta ekintza berritzaileak batu egiten ditu”, adierazi du sailburuak.

 

2 iruzkin
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)