Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Urola Garaiko Emakumeen Etxea bisitatu du

2019.eko maiatzak 17

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida alboan zuela, Urola Garaia Emakumeen Etxea bisitatu du gaur goizean. Bertan harrera egin diete Jon Luqui Albisuak, Urretxuko Alkateak, eta Koldobike Olabide Huelgak, Urola Garaia Mankomunitateko lehendakariak.

Emakumeen Etxea bisitatu ostean bilera bat egin dute, non Urola Garaia Emakumeen Etxea proiektua aurkeztu dieten. Bertan azaldu diete 2012an sortutako Ahalduntze Eskola izan zela proiektu honen  aurrekaria. Ondoren, Urola Garaiako Berdintasunerako II Planean zehaztu zen eskola Emakumeen Etxe batean bihurtzeko helburua. Honekin, abian zeuden ahalduntze prozesuak indartzeaz gain, emakume eta gizonen berdintasunerako beste behar estrategikoei erantzun ahal izateko.  Finkatutako helburu estrategiko nagusiak dira: emakumeen ahalduntze pertsonal, sozial eta politikorako baldintzak sortzea eta emakumeen eragin eta partehartze politikoa indartzea.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak esan du eskualdean berdintasunaren alde egindako lan guztia ezagutzeaz gain, bereziki emakumeen etxea sortzeko egin den prozesua eta ibilbidea ezagutzeko aukera izan dutela. Landaidak emakumeen etxeek berdintasunaren alde egiten duten lana azpimarratu du, baita emakumeen alduntzearen alde egiten duten lana ere. Horrela, nabarmendu du etxea hau emakumeen ahotsaren emaitza dela. “Beste tresna bat izango dugu berdintasunaren alde egiteko”, esan du.

EMAKUMEEN ETXEAK

Emakumeen etxeak, emakumeentzako espazio propioak, mugimendu feministaren aldarrikapen historiko bat dira. Espazio propio horien bidez, emakumeen parte-hartze politiko eta soziala bultzatu, beren ahalduntzea sustatu, emakumeen eta emakume-talde ezberdinen arteko sinergiak sortu, hausnarketa kritikoa eta kontzientzia feminista bultzatzen dira… Ahalduntze indibidual, kolektibo eta sozialerako espazio propioa dira Emakumeen Etxeak. Beren mendekotasunaren kontzientzia indibiduala hartu eta, halaber, talde gisara bizitzako arlo ezberdinetan emakumeek pairatzen duten bereizkeriaren inguruko kontzientzia komuna hartzeko gune bat. Egun martxan daude Emakumeen Etxeak Donostia, Eibar, Hernani, Arrasate, Azpeitia, Basauri, Ondarroa, Ermua eta Durangon; beste hainbat herri eta hiritan sortze prozesuan daude edota Ahalduntzerako Eskolak daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak