
Lehendakariak Arabarekiko konpromisoa berretsi du
“Apustu estrategiko” gisa, Mercedesek Gasteizen duen lantegian auto elektrikoa ekoiztea gailentzen da, besteak beste
Lehendakariak,Patxi Lópezek, Eusko Jaurlaritza Araban egiten ari den “apustu estrategikoetako” batzuk gogorarazi ditu. Lehendakariak ibilgailu elektrikoaren garapena azpimarratu du, “bereziki garrantzitsua baita” Mercedesekin Gasteizko lantegian E-Vito delakoa eraikitzeko sinatu zen akordioagatik. Horrez gain, Udalarekin Gasteizko tranbia, Jundizko geltoki intermodala eta Forondako enpresa parkea eraikitzeko egin zen akordioaren garrantzia ere azpimarratu du. Azken proiektu hori, hain zuzen ere, atzo bertan aurkeztu zen. Beraz, lehendakariak Arabari “behin betiko bultzada” emateko konpromisoa berretsi du.
Lendakariak Forum Europan Txarli Prieto Alderdi Sozialistaren idazkari nagusiaren esku-hartzea aurkeztu du. Lehendakariak esan du “animalia politiko” bat dela eta “ideiak argi” eta “uste sendoak” dituela, baita “krisia aitzakiatzat hartuz ongizate estatua” mehatxatzearen kontra agertu dela ere.