Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Legazpiko Agirre Etxeberri Musika Etxea bisitatu du

2019.eko maiatzak 17

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu Bingen Zupiria alboan zuela, Legazpiko Agirre Etxeberri Musika Etxea bisitatu du. 

Hasierako agurrak eginda, Sustraiak eta Korosti dantza taldeek “Agurra” dantzatu diete agintariei, Goiz Deia txistularien laguntzarekin. Jarraian, familia argazkia ateratzeko unea etorri da.

Ondoren, Lehendakariak eta Zupiria Sailburuak eraikina bisitatu dute, Musika Eskolako Presidente eta Zuzendariarekin eta Legazpiko Alkatearekin batera. Azkenik, musika-laukote baten emanaldiak amaiera eman dio bisitari.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak