Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Eusko Jaurlaritza, beste urte batez, Bermeoko Arrain Azokan izan da

2019-05-17

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka XXV. Bermeoko Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian izan da, gaur.

Lamera parkean egindako ekitaldian, Hegaluze Saria ere banatu da. Aurtengoa, Erroxape Emakumeen Elkartearentzat izan da. Epaimahaiak azokan hainbat urtetan izan duten parte hartze aktiboagatik eta inplikazioagatik erabaki du saria elkarteari ematea.

Arrain Azokaren hasiera ekitaldian izan dira Arrantza eta Akuikulturako Zuzendari Leandro Azkue eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)