Berriak Lehendakaritza
Eu

Concepción Alicia Monje Micharet Robotikan ikerlariak jaso du gaur Ada Byron emakume teknologoari saria

2019.eko maiatzak 16

Deustuko Unibertsitateak Forotechen zazpigarren edizioa ireki du gaur, eta honen testuinguruan Ada Byron emakume teknologoari saria eman dio Concepción Alicia Monje Micharet Robotikan ikerlariari. Unibertsitatearen, enpresen eta ikasleen arteko topaketa horrek ingeniaritza eta teknologia herritarrei hurbildu nahi dizkie eta ikerketarako eta garapen teknologikorako bokazioak sustatu, bereziki emakumeen artean. Madrileko Carlos III Unibertsitateko ikerlaria da Monje Micharet, hainbat nazioarteko proiektuetan parte hartu du laguntza eskaintzen duten roboten esparruan. Bestetik, Ana Freirek Ada Byron gazte saria jaso du. Informatikan doktorea eta Pompeu Fabran irakaslea, hainbat nazioarteko sari jaso ditu. Bere lanen artean aipagarriak dira: Google Anita BorgScholarship,Big Data Talent Award edo Artificial Intelligence Woma nChallenge. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak