Eu

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak bere kredentzialak aurkeztu dizkio Europako Batzordeari

2019.eko maiatzak 15

Basque Cybersecurity Centre (BCSC) – Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko zuzendari Javier Diéguezek bilera bat izan du gaur Bruselan Europako Batzordeko ordezkariekin, bertatik bertara aurkezteko European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeak Europako zibersegurtasun industria garatzeko gauzatzen dituen jarduerak. Hala, Diéguezek BCSCren kredentzialak aurkeztu ditu Europako hiriburuan, eta aurrera jarraitzen du Euskadi zibersegurtasun arloko enpresa-ehun heldua duen lurralde bat bezala posizionatzeko jarduerekin, argi utziz lehentasunezkoa dela industriari zibersegurtasuna aplikatzea lehiakortasun-tresna bezala.

Iragan ekainean, European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeak Javier Diéguez (Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa / Basque Cybersecurity Centre – BCSCko zuzendaria) aukeratu zuen Lankidetza Batzordeko (Partnership Board) Europako eskualdeen ordezkari. Batzorde hori ECSOren eta Europako Batzordearen arteko komunikazio-kanal formala da. Hala, Euskadik urrats erabakigarri bat eman zuen bere posizioa sendotzeko  zibersegurtasun arloko Europako erreferente bezala. Hain zuzen ere, helburu horixe —Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea zibersegurtasun arloko teknologiak fabrikazio aurreratuko industriari aplikatzeko orduan— izan da Eusko Jaurlaritzak 2017ko urrian BCSC sortu zuenetik (SPRI Taldearen bitartez) lortu nahi izan duen helburuetako bat.

Lankidetza Batzorde Publiko-pribatua (Partnership Board) da ECSOren eta Europako Batzordearen arteko komunikazio-kanal formala. Bertan eztabaidatuko da zibersegurtasun arloko proiektuen lan-programa eta I+G+B programa orokorrarekin erlazionatutako gaien inplementazioa eta, gainera, jarraipena egingo zaie lankidetza publiko-pribatuko konpromisoei. Batzorde horren bitartez elkarrizketa ireki bat sortzen da ECSOko kideen artean, Europako Batzordearekin adostutako kontratuan aurreikusitako helburuak lortzeko. 2017ko ekainaz geroztik Euskadik dauka Batzordeko lidergotza, Europako Eskualdeen ordezkaria baita Partnership Board batzordean.

Biziki garrantzitsuak izan dira BCSCk Euskadiko zibersegurtasuneko industria sustatzeko egin dituen ekintzak, eta, ekintza horiek eragin duten oihartzuna dela medio, ECSOko kideek Javier Diéguez aukeratu zuten 2017ko abenduan 2. Lantaldea gidatzeko, eskualdeko industrian funtzionatu duten ideiak aplikatu ditzan Europako industria sustatzeko. Lantalde horren helburua da Europako zibersegurtasun merkatua eta arlo horretako inbertsioak garatzea, eta, horrekin batera, nazioarteko lankidetza-ekimenak sustatzea.  

Asteazken honetan, maiatzak 15, ECSOko Partnership Board taldeak bilera bat egin du Europako Batzordeko ordezkariekin, ezagutzera emateko zeintzuk diren ECSOren jarduerak Europako zibersegurtasun industria garatzeko. Ekimenak aurkeztu zituzten bozeramaileetako bat izan zen Javier Diéguez, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko zuzendaria. Diéguezek azaldu zuen zeintzuk diren 2. Lantaldeko ekintza garrantzitsuenak. Besteak beste, Batzordeari aurkeztu zizkion Europako zibersegurtasun eragileak sailkatzen dituen Zibersegurtasunaren Merkatuko Radarra, Zibersegurtasun industriari hazten lagunduko dioten inbertsioak erakartzeko jarduerak, eta beste ekosistema global batzuetako ordezkariekin eginiko aldebiko topaketak, adibidez, joan den urtarrilean Japonian egin zena.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @cv2intelligence
    2019.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Centro Vasco de #Ciberseguridad presenta sus credenciales ante la Comisión Europea ➡︎ https://t.co/T5Oa2WjWNY @basquecscentr…

  • @GlaciarBlue
    2019.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Centro Vasco de #Ciberseguridad presenta sus credenciales ante la Comisión Europea ➡︎ https://t.co/T5Oa2WjWNY @basquecscentr…

Komunikabideek behera kargatzeko