Eu

Sansomendiko eta Lakuako gazteek, Vitoria-Gasteizen, Lanbidek sustatutako lan-orientaziorako planean parte hartzen dute

2019.eko maiatzak 15
  • Borja Belandia: “enplegagarritasunaren lehen balioespena, Lanbidek berengatik egin dezaketen guztia erakusteko”
    16 eta 21 urte bitarteko neska-mutilak, Lanbiderekin duten lehen hitzorduan

 

VG 19 05 15

Sansomendi eta Lakua auzoetako berrogeita hamar bat nerabek elkarrizketa izan dute, gaur, Lanbidek Txagorritxun duen bulegoko langile orientatzaileekin, Euskal Enplegu Zerbitzuak egiten duen lan-orientazioko ibilbide indibidualizatuetako planean parte hartzeko.


Lanbidek, aldian behin, enplegurik ez duten, ikasketarik ez duten edo aldi berean bi egoera horietan dauden gazteak bilatzen ditu, hiru euskal lurraldeetan, sisteman erregistratutako beste kolektibo batzuen artean, beren enplegagarritasun-mailak areagotu ahal izateko orientazio-plan pertsonalizatuan eta boluntarioan integratzeko.


Nerabe gasteiztarren taldearentzat –16 eta 21 urte bitarteko neska-mutilak–, gaur goizekoa Lanbiderekin izan duten lehen hitzordua izan da. “Harremanetan jartzeko aukera horrek enplegagarritasunaren lehen balorazioa egiteko balio izan du, Lanbidek beraiengatik egin dezakeen guztia erakusteko”, esan du Borja Belandia Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak.


Enplegagarritasunaren balorazioa beharrezko elementua da, Lanbidek pertsonek lan-planoan dituzten helburuei buruzko informazioa eduki ahal izateko. Lanbideren iritziz, informazio hori erabiltzea oso garrantzitsua da; izan ere, horren bidez, ondoren, laneratzera hurbiltzeko ekintza pertsonalizatuak diseina daitezke.


“Orientazio-prozesuen helburu nagusia da pixkanaka eskatzaileen autonomia areagotzea, laneratzeko beren ibilbideak kudeatzeko gai izan daitezen”, esan du Borja Belandiak. Prozesuaren bigarren fasea urrian izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak