Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak eta SATSE, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta UGT EPE 2016-2017n egiteke geratutako probetarako 12 hobekuntza-neurri sartzea adostu dute

2019.eko maiatzak 15

Akordio honek Osakidetzak eta Osasun Sailak mediku espezialisten EPErako neurri berriak aurkezteko hartutako konpromisoari erantzuten dio

Osakidetzak urrian egingo ditu espezialitate medikoei dagozkien 22 lanpostutarako eta fakultatibo tekniko biologoen 4 lanpostutarako azterketak, EPE 2016-2017an egiteke geratutakoak

Neurriok askotariko eragileek, bereziki Arartekoak eta IVAPek, proposatu dituzte, berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipioak hobe betetzera bideratuta

 

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila akordio batera heldu dira SATSE, UGT eta Sendagileen Sindikatuarekin EPE 2016-2017ko deialdi berezietan hobekuntzarako 12 neurri berri sartzeko. Neurriok aurtengo urrian egitekoak diren espezialitate medikoei dagozkien 22 lanpostutarako eta fakultatibo tekniko biologoen 4 lanpostutarako azterketetan aplikatuko dira, egiteke daudenak.

Akordio hau Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Eusko Legebiltzarraren aurrean Enplegurako Eskaintza Publikoko eredu berri bat sortzeko agertutako gogo eta konpromisoaren ondorioa da, eta neurri berriak aurrerapauso bat dira horri begira. Horrela azaldu dute gaur prentsaurrekoan Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendari Nagusiak eta Giza Baliabideetako zuzendaria den María Pilar Uriartek. Hala, azken hilabeteotan, askotariko erakundeek ekarpenak egin dituzte eredu berri hori zehaztu eta pixkanaka aplikatzen joateko: Arartekoak, IVAPek, profesionalek, adibidez, Jimenez Asensio katedradunak, sindikatuek, elkargo profesionalek edo alderdi politikoek, besteak beste.

Hala Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak nola EPE 2016-2017ko akordioa sinatu eta haren Jarraipen Batzordea osatzen duten sindikatuek (SATSE, UGT eta Sendagileen Sindikatua) ikusten dute egiteke dagoen azterketa-deialdia aukera ederra dela hainbat eragilek, bereziki Arartekoak eta IVAPek, proposatutako neurri batzuk sartzeko.  

 

 HITZARTUTAKO HOBEKUNTZA NEURRIAK

Epaimahaiei eta haien osaerari buruzko neurriak:

  1. Epaimahaiko kideak zozketaz aukeratuko dira, lehendabizi hautagaitzak irizpide objektiboen bidez definitu ondoren.
  2. Espezialitate-printzipioak zozketaren azarezko izaera betetzea eragozten badu, dagokion Osakidetzako lanpostu funtzionalarekin handituko da profesionalen oinarria eta, beharrezkoa balitz, estatu mailako osasun-sistemako profesionalen bidez.
  3. Deialdiak esplizituki adieraziko ditu epaimahaiko kideek dituzten betebehar etikoak eta, dagokionean, jokaera-arauak. Hauek konpromezu etikoa sinatu beharko dute.
  4. Deialdiak zehaztu egingo du Epaimahaiek prestakuntza-saio bat egingo dutela Epaimahaikideak diren neurrian egin behar dituzten zeregin, jokaera-arau eta betebehar etikoei buruz.
  5. Deialdiak espresuki aipatuko du Epaimahaiko kide izatea onartzeko betebeharra, salbu eta behar bezala egiaztatutako abstentzio- edo/eta errekusatze-arrazoiak emango balira.

Azterketak diseinatu eta egiteari buruzko neurriak:

  1. Probak prestatu eta zehazteko oinarri metodologiko espezifiko bat eduki.
  2. Proba teorikoa prestatzeko, EAEz kanpoko espezialistengana joko da, baita proba praktikoetarako ere, deialdi iragankor hauetan.  
  3. Oraingoan eta modu iragankorrean, proba praktikoak kanpoko espezialistek prestatuko dituzte, IVAPen zuzendaritza, jarraipen eta zaintzaren pean, betiere.
  4. Proben diseinua ez da egongo pertsona bakar baten eskuetan.
  5. Deialdian, zehaztu egingo da azterketak gaiari eta bibliografiari lotzen zaizkiola.
  6. IVAPek prestatuko ditu test-formatuko proba orokorrak.
  7. Proba praktikoen azken zehaztapenean elementu bat azarean sartuko da.

 

URRIKO AZTERKETAK

Egiteke geratzen da fakultatibo espezialista medikoen ezagutza espezifikoen postuen deialdia eta fakultatibo tekniko biologoen deialdia.

7 espezialitatetako fakultatibo espezialista mediko-teknikoen 22 lanpostu eta fakultatibo tekniko biologoen 4 lanpostu dira.

Osakidetzak ekainean deituko ditu azterketak, eta aurtengo urrian egingo dira.

 

KATEGORIA

PROFIL ZEHATZA

PLAZAK

KARDIOLOGIAKO FEM

Kardiologia hemodinamikoa

2

KIRURGIA OROKOR ETA APARATU DIGESTIBOKO FEM

Minbiziaren Kirurgia Hepatobiliarra

1

KIRURGIA OROKOR ETA APARATU DIGESTIBOKO FEM

Transplanteen Kirurgia Hepatobiliarra

1

BARNE MEDIKUNTZAKO FEM

Gaixotasun Autoinmumeak

1

OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIAKO FEM

Laguntza bidezko ugalketa

2

OSPITALE PEDIATRIAKO FEM

Haur-kardiologia

1

OSPITALE PEDIATRIAKO FEM

Neonatologia

2

OSPITALE PEDIATRIAKO FEM

Intentsiboetako Pediatria

4

OSPITALE PEDIATRIAKO FEM

Pediatriako Larrialdiak

3

ERRADIODIAGNOSTIKOKO FEM

Erradiologia Interbentzionista

2

ERRADIODIAGNOSTIKOKO FEM

Erradiologia Interbentzionista

1

Analisi klinikoen FEMT

Zitogenetika eta Genetika Molekularra

2

 

KATEGORIA

LANPOSTUAK

FT BIOLOGOA

4

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak