
Taula del Tercer Sector de Catalunyak Eusko Jaurlaritzak gizarte-arloan egiten duen kudeaketaren inguruko interesa erakutsi du
- Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Emilio Sola zuzendariak, Kataluniako ordezkaritzarekin batera, Ola BBK zentroa, Lantegi Batuak enplegu-tailerra eta BBK-Saioa-Gorabide familia-orientaziorako zerbitzua bisitatu dituzte, Sondikan
Sondika, 2019-05-14
Taula del Tercer Sector de Catalunyak, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren eta bere Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren kudeaketarekin eta lanarekin zerikusia duten zenbait gai ezagutu ditu, besteak beste: Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategia, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea, Hirugarren Sektore Sozialaren Behatoki autonomikoa eta diru-sarreren bermea.
Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Emilio Sola zuzendariak Kataluniako ordezkaritzarekin batera Ola BBK zentroa, Lantegi Batuak enplegu-tailerra eta BBK-Saioa-Gorabide familia-orientaziorako zerbitzua bisitatu dituzte, Sondikan, Bizkaian. Halaber, Izarza jatetxearen kudeaketa ezagutu dute, Peñascal gizarteratzeko proiektua -proiektu horren barruan dago jatetxea-.
Honako hauek izan dira Kataluniako ordezkariak: Francina Alsina (presidentea), María José Muñoz, Núria Valls, Josep Giralt eta Roger Civit.