Eu

2.050.000 euro bideratu ditu MEC-2019 programak saltokiak modernizatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2019-05-14)

2019.eko maiatzak 14

Saltokiak Modernizatzen Laguntzeko Programaren (MEC) helburua da bultzada bat ematea euskal saltokiak eraberritzeko eta haien kudeaketa-baliabideak eta azpiegiturak hobetzeko. Ekitaldi honetan, bere aurrekontuak 2.050.000 euro bideratu ditu helburu hori lortzeko laguntza-lerro desberdinetarako.

Laguntza horiek itzultzeko ez diren subentziotzat hartuko dira eta inbertsio burutuak eta ordainduak finantzatzeko izango dira.

Ondoko kategoria hauek izango dira subentzionagarriak:

a) Lokala, altzariak eta ekipamenduak eraberritu eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-jarduera eta dagozkion elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, garatzeko beharrezkoak. Aktiboetan egindako inbertsioak subentzionatu ahal izango dira, merkataritza-jarduerari elementu berritzaile bat, balio erantsia edo nortasun berezi bat emango diotenak, Merkataritzaren Gida Planarekin bat etorriz.

b) Balantza elektronikoak, ekipo informatikoak, beren aplikazioak eta osagarriak, baldin eta merkaturatzeko prozesuan sartzen badira edo enpresa-kudeaketarako badira. Ekipo informatikoetako inbertsioa mugatu egingo da, eta saltoki bakoitzeko ekipo informatiko osatu bat subentzionatuko da gehienez. Inoiz ere ez dira subentzioaren xede izango telefono mugikorrak ez eta web-orrien sorkuntza, garapena eta/edo ezarpena ere. Subentzionagarritzat hartuko da saltokiaren web-orria dispositibo mugikorretara egokitzea.

Inbertsioak eskaera egiteko garaian egin eta barneratu behar dira enpresaren aktiboan. Beraz, eskaerarekin batera aurkeztu behar dira ordainagiriak.

Interesatuek hilabete bateko epea dute eskaerak aurkezteko, buletinean argitaratu ondorengo egunetik hasita. Eskaerak modu telematikoan egingo dira Euskadi.eus webgunean.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko ekainak 28

    Tengo un pequeño comercio abocado al cierre, y con 50 años de edad mi angustia es vital como comprenderán. Hoy viernes 28 de junio recibo por correo postal un folleto informativo de estas ayudas, a todo color...y absolutamente inservible, pues el plazo de presentación acaba el lunes, según leo. Una vez mas recursos que no llegan a la ciudadanía y dinero desperdiciado en publicidad inútil por tardía.
    De culo y cuesta abajo.

  • 2019.eko ekainak 20

    Hola buenos días,
    en el caso de ser un dentista que desarrolla su actividad como persona física, que acaba de renovar de arriba a abajo su clínica podría acogerse a esta subvención??
    gracias

Komunikabideek behera kargatzeko