Eu

Jaurlaritzak 12,6 milioi euro bideratu ditu Hezkuntzara eta Lana eta Justiziara. Xedea, 2019rako luzatutako aurrekontuan sartuta ez dauden jarduketa ezberdinei ekitea (Gobernu Bilera 2019-05-14)

2019.eko maiatzak 14

Gobernu Kontseiluak gaur hartu duen erabakiaren bitartez, Kreditu Globala 12.629.354 eurotan handitu da Hezkuntza eta Lana eta Justizia sailetarako. Xedea da 2019rako luzatutako aurrekontuan sartuta ez dauden jarduketa ezberdinei ekitea.

2018ko ekitaldiko aurrekontuak 2019rako luzatu zirenez, luzatutako beren aurrekontuetan zuzkidura nahikorik ez duten jarduketa batzuk finantzatzeko beharra dute EAEko Administrazioko Sail ezberdinek:

HEZKUNTZA

10.872.746 €

LANA ETA JUSTIZIA

  1.747.608 €

KREDITU GLOBALAREN HANDITZEA, GUZTIRA (2019)

12.620.354 €

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko