Eu

Erabili dira Goi Nerbioiko saneamendu Planeko Lursailak desjabetzeko funtsak (2,5 milioi) (Gobernu Bilera 2019-05-14)

2019.eko maiatzak 14

Gobernu Kontseiluak, gaur, Ogasun eta Ekonomia Sailaren akordioa onetsi du; horren bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari baimena eman zaio, aurrekontu luzatuetan Goi Nerbioiko Saneamendu Plana eratzen duten bi araztegiek eta kolektore-sareak eraginpean jartzen dituzten lursailen desjabetzeak ordaintzeko aurreikusitako 2,5 milioiak erabiltzeko.

Pasa den apirilaren 26an, Ministroen Kontseiluak lizitazioan jarri zuen Laudioko, Orozkoko, Aiarako eta Amurrioko kolektore-sarearen eraikuntza, eta espero da, laster, Markijanako eta Basaurbeko araztegiekin gauza bera egitea. Une hauetan, Ingurumen Saila, Ura ren Euskal Agentziaren bidez, bi jarduketa horiei ekiteko beharrezkoak diren lursailak desjabetzeko prozesua amaitzen ari da, eta, obrak hasten direnerako, erabat erabilgarri egongo dira. 

Baimendutako 2,5 milioi euroko partida guztira 375 lurzatitarako kalte-ordainetarako erreserbatu da: 265 Araban eta 110 Bizkaian. Horietako gehienak jabe pribatuei dagozkie, baina titulartasun publikoko 36 lurzati daude, Amurrioko, Aiarako eta Laudioko udalen, Saratxoko kontzejuaren, Arabako Foru Aldundiaren eta lurralde horretako Garapen Agentziaren jabetzakoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko