Berriak Lehendakaritza
qrcode

2018. Urteko Araugintza Planaren betetzeari buruzko Memoria

2019-05-13

2018ko otsailaren 13an Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen 2018. urteari zegokion Urteko Araugintza Plana argitaratzea.

Erabaki horren arabera, Jaularitzako sail bakoitzak bere araugintza planaren betetze-mailari buruzko memoria bat egingo du, eta Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusira bidaliko du, 2018 Urteko Araugintza Plan osoari buruzko memoria argitara emateko helburuarekin.

2018. urteari dagokion Urteko Araugintza Planaren (UAP) betetze‐mailaren memoria hau egiteko Sailek bidalitako informazioa –bakoitzaren araugintza‐plangintzaren betetze‐mailari buruzkoa‐ erabili da.

Hain zuzen, 2018ko UAPean dauden arau‐proiektuei, lege eta dekretu proiektuei, buruzko informazio kuantitatiboa jasotzen du memoria honek, Sailka banatuta (ikus I. eranskina): onartutako proiektuen kopurua; izapidean dauden proiektuen zenbakia; izapidetzen hasi ez diren proiektuen kopurua; eta 2019 UAP‐ean sartzen diren proiektuen kopurua.

Halaber, Sailka zehazten da (ikus II. Eranskina) zein tramitazio‐egoeratan dauden 2018ko UAPeko arau‐proiektu guztiak, eta zergatik ez diren tramitatzen hasi tramitatu gabe geratu diren dekretu‐proiektuak.

2018ko UAParen betetze‐maila laburtzen duten datuak honako hauek dira:

  • 2018an, 62 arau (lege- eta dekretu-proiektu) onartu ziren. Horien artean, 2019ko lehenengo bi hilabetetan, otsailaren 28ra arte, 2018ko UAPean dauden 11 arau-proiektu onartu ziren.
  • Era berean, 38 arau-proiektu izapidetzen ari dira. 2019an onartzea aurreikusten denez, 2019ko UAPean jaso dira.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko