Berriak Lehendakaritza
Eu

Bizikidetasun demokratikoa sustatzeko eta indarkeria deslegitimatzeko aholku batzordeak bihar egingo du lehen bilera

2011.eko martxoak 22

Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Aholku Batzordeak bihar, asteazkena, hilak 23, egingo du lehen bilera Lehendakaritzan, José Ramón Recalderen lehendakaritzapean.

 

Gizarte-partaidetzarako organo hau Jaurlaritzak joan den urtean onartutako Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planari (2010-2011) lotuta dago. Herritarren artean jarrera-aldaketa sustatzeko, eta, horrela, sistema demokratikoa elkarrekin askatasunean bizitzeko bermea dela onartu eta helburu politikoak lortzeko indarkeriaren erabilera justifikatzen duten proposamenak erro-errotik deslegitimatzeko asmoz onartu zuen Jaurlaritzak plan hori.

Aholku Kontseiluan administrazio publikoak (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak) eta gizarte zibila ordezkatuta daude. Hain zuzen ere, gizarte zibila bakearen eta giza eskubideen alde lan egiten duten elkarte eta erakundeek, Euskadiko Eskola Kontseiluak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Arartekoak eta komunikabideek ordezkatzen dute. Aholku Kontseilu honek ekintza osagarriak proposatzeko eta Elkarbizitza Planaren ebaluazioari buruzko iritzia emateko ahalmena dauka.

Biharko bilera 11:00etan hasiko da, Lehendakaritzan, eta batzorde iraunkorra eta lan-batzordeak eratuko dira (hezkuntza formala eta ez-formala, koordinazioa eta araudia egitea). Halaber, kultura demokratikoaren soziometroa 20 deritzon txostenaren emaitzak aztertu eta eztabaidatuko dira eta betearazpen-txosten bat aurkeztuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)