Eu

Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 dekretua indargabetzeko dekretu-proiektua arautu aurretiko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko maiatzak 13

Behin-behinean bertan behera utzi zuen abenduaren 23ko 468/2013 Dekretuak, irailaren 25eko 183/2012 Dekretua behin-behinean bertan behera uzteko dena, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretua.

Aipatutako irailaren 25eko 183/2012 Dekretua soilik kasu gutxi batzuetan aplikagarria denez, eta gaur egun araudi berriagoa dagoela ikusirik, non Herri Administrazioen aldetik teletramitatzeko betebeharra arautzen den, eta kontuan izanda INGURUNET zerbitzua abiarazten doan heinean, irailaren 25eko 183/2012 Dekretua espresuki indargabetzea nahitaezkoa da, administrazio elektronikoari buruzko araudia aplikatzerakoan disfuntzioak ekiditeko

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau