Eu

Itsas garraioko dekretu proiektua osatzeari buruzko aurretiko kontsulta. Ondorioak.

2019.eko maiatzak 13

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak dekretu-proiektu bat sustatuko du, Euskal Autonomia Erkidegoko portuen eta itsas garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean jasotako lege-garapena gauzatzea xede duen mandatua betetzeko. Itsas garraioko enpresa operadoreen erregistroari buruzko araudia zehazteaz gain, garraio-operadore eta -erabiltzaileen segurtasun juridikoa areagotzeko zenbait alderdi arautuko dira.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau