Eu

Ogasuneko sailburuorde Itziar Agirrek "Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Zerga Agintaritzen Foroa" biltzarrean parte hartuko du

2019.eko maiatzak 15

Itziar Agirre Osasun Sailburuordeak Euskadiko zerga araubidearen eta Kontzertu Ekonomikoaren berezitasunak azaldu ditu Galesen

 

  • Cardiffek, Galeseko Zerga Agintaritzak antolatutako “Britainiar Uharteetako eta Ipar Irlandako Zerga Agintarien Foruma” jasoko du gaur eta bihar.

Itziar Agirre Ogasun Sailburuordeak, Galeseko Zerga Agintaritzak antolatutako “Britainiar Uharteetako eta Ipar Irlandako Zerga Agintarien Forumean”  hartu du parte gaur goizean.

Gaur asteazkenean eta bihar ostegunean, Treforest-en, Cardiff-en,  Galeseko Zerga Agintaritzaren egoitzan, gauzatzen ari den Forumaren xedea zerga politikari buruzko zenbait alderdi aztertzea da, eta Galeseko, Eskoziako eta Erresuma Batuko zabala du.

Agirrek, Kontzertu Ekonomiko eta Kupo sistemaren, Euskadik tributuen arloan duen ahalmen arauemailearen, eta Estatuaren eta EAEaren arteko aldebiko hitzarmenaren funtsak azaldu ditu.

Galeseko agintariek oraintxe hasi berri dute euren zergak biltzeko prozesua, eta euskal tributu eredua da beraien zerga sistemaren erreferente nagusietakoa.

2018ko martxoan, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak, Mark Drakeford Galeseko Finantza Ministroa buru zen ordezkaritza jaso zuen, eta euskal zerga politikaren berezitasunak azaldu zizkien. 

 

Vitoria-Gasteizen, 2019ko maiatzaren 15an

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak