Eu

Emilio Sola: “fibromialgia eta neke kronikoa, nahiz eta pertsona askok jasaten duten, gehienetan ez dira ulertzen”

2019.eko maiatzak 12

 

  • “Gizartean gaixotasun mugatzaile hori eta gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonak ikusaraztea eta beraienganako kontzientzia positiboa hartzea funtsezkoa da, arreta ematean jarduketa egokia izateko”.
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, Asafimaren Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu Eguneko Jardunaldian, Europa Jauregian
  • “Erronka berriak, ulermena erraztea. Nuevos retos. facilitando el entendimiento” da lema.

 

VG 12 05 2019

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren iritziz, fibromialgia eta neke kronikoa, “nahiz eta pertsona askok jasaten duten, gehienetan ez dira ulertzen. Gizartean gaixotasun mugatzaile hori eta gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonak ikusaraztea eta beraienganako kontzientzia positiboa hartzea funtsezkoa da, arreta ematean jarduketa egokia izateko”.

 

Solak Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu Egunaren jardunaldian parte hartu du. “Erronka berriak, ulermena erraztea. Nuevos retos. facilitando el entendimiento” da jardunaldiaren lema. Jardunaldia Asafimak antolatu du, Arabako hiriburuko Europa Jauregian eta, bertan, adierazpen batean azalduko den arazoa ulertzeko gizarte-sentsibilizazioa lortzeko beharra eztabaidatzen da.

 

“Bai fibromialgia bai neke kronikoa bi sindrome dira, eta honako ezaugarri hauek dituzte biek, besteak beste: nekea eta jendeak ez dituela ulertzen; jendeak ez ditu onartzen, ez dituelako batere ezagutzen gaixotasun horiek eta, sarritan, paziente horiek hipokondriakotzat edo iruzurtitzat jotzen dituelako; batez ere emakumeak ikusi ohi ditu jendeak halakotzat”, esan du Emilio Solak.

 

Emilio Solaren hitzen arabera, “gaixotasun horiek gizartean ez dute begirunerik; izan ere, ez dute adierazgarri fisiko argirik eta probak negatiboak dira; beraz, diagnostikoa ez da erraza, eta aurrekari klinikoetan eta azterketa fisiko zehatzean oinarritzen da”.

 

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako zuzendariaren iritziz, “gizartean begirunerik ez izateak erasan mentala dakar eta horrek, erasan fisikoarekin batera, muga nabarmena dakar bi testuinguruetan. Gaixotasun horiek jasan dituztenek, gainera, beren gaixotasuna etengabe frogatzen jardun behar izaten dute, jendaurrean. Meritu hori erabat aitortzen dizuegu”.

 

Zabalkundea

Nahasmendu horiek oso errealak dira, baina oso gutxitan dira onartuak, nahiz eta jende askok jasan. Bi gaixotasun mugatzaile horiek eta gaixotasunak jasaten dituzten pertsonak gizartean ikusaraztea eta horienganako kontzientzia positiboa hartzea dira ASAFIMAren helburuak. Erakundeak oso lan eraginkorra egiten du, administrazio publikoen eta horrelako gaixotasunak dituzten pertsonen eta beren familiartekoen arteko solaskide-lanetan; horrela, administrazio publikoetan gaixotasun-mota horiek dituzten pertsona guztien eskubideak errespetatzeko aldarrikatzen du”, esan du Solak.

 

Emilio Solak honako hau esan du: “gizarte-ikuspegitik, fibromialgia eta neke kronikoaren sindromea duten pertsonek bizi ohi duten gizarte-isolamendurako joera apurtzeko eta gaitasuna duten pertsonatzat eta gainerakoen errespetu bera merezi duten pertsonatzat jo daitezen eskaintzen duzuen informaziorako eta laguntza emozionalerako lana nabarmendu nahi ditugu”.

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Zerbitzuetako Sailak eta Osasun Sailak, gizarte-zerbitzuetan eskumenak dituzten gainerako administrazio-mailekin batera, modu koordinatuan garatzen dute arreta behar duten pertsona eta kolektiboentzako arreta hobetzeko gizarte- eta osasun-arloko esku-hartzea, eta fibromialgia 2017-2020 aldirako Lehentasun Estrategiko Soziosanitarioetan eragina duten xede-kolektibo horien artean dago.

.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PacienteActivo
    Orain dela 6 egun
  • @luor33
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @PacienteActivo: https://t.co/qaciUEVwYn

  • @PacienteActivo
    Orain dela 6 egun
Ekitaldiko kargudunak