Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal: “ONCEk eta euskal gizarte osoak ikusteko eta entzuteko urritasuna duten pertsonen inklusioan egiten duten lanaren ondorioz, Euskadi nabarmentzekoa da kohesioan eta elkartasunean”

2019-05-11
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ONCE-Vitoria-Gasteizen Kriskitin Lasterketan parte hartu du

 

Vitoria Gasteiz, 2019-05-11

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau nabarmendu du: “ONCEk eta, horrekin batera, euskal gizarte osoak ikusteko, entzuteko edo bestelako urritasunak dituzten pertsonen inklusioan egiten duten lanaren ondorioz, Euskadi nabarmentzekoa da eta aurrera egiten du bere kohesioan eta elkartasunean”.

 

Rafael Ledesma Euskadin ONCEren Lurralde Kontseiluko presidentearekin batera, Artolazabalek korrika egin du Vitoria-Gasteizko San Prudentzio kalean, “gizarte inklusiboaren aldeko” XXIV. Kriskitik Lasterketan. Proban Euskadiko hainbat lekutako 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, eta, karreraren ondoren, Urrezko Kriskitina eman da.

 

Lasterketaren helburua da gizartea ohartaraztea gizarte inklusiboa lortzeko egiteko dagoen bideaz.  Proba korrika zein oinez egin zitekeen; izan ere, helburua da gizarte inklusiboaren aldarrikapenari gero eta jende gehiago atxikitzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafaél Ledesma, Juan Carlos Andueza, Iñigo Arbiza, Marian Olabarrieta, Peiuo López de Munain