Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Pérez Rubalcabaren senide eta adiskideei doluminak igorri dizkie

2019.eko maiatzak 11

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak Alfredo Pérez Rubalcabaren senide eta adiskideei doluminak igorri dizkie.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du, Alfredo Pérez Rubalcabarekin harreman zuzena izan zutenek, badakitela tratu errezeko pertsona zela, baita azkarra, enpatikoa eta oso bizia bere arrazoiketan, “horrek interes berezia ematen zion beti berarekin izandako elkarrizketei”, esan du. Gainera Erkorekaren hitzetan, Pérez Rubalkaba arrazoitsuaz gainera emozionala ere bazen, laguna izaten bazekien.

Politika mailan, Sailburuak nabarmendu du Alfredo Pérez Rubalcaba transakziorako eta akordioetarako programatuta zegoela. “Berak ez zuen inoiz zubirik apurtzen, nahiz eta jakin eguneroko politikan zubiak sarritan oso zailak izaten direla zeharkatzeko garaian”, adierazi du. Hori horrela, Erkorekak esan du, agian, hau lezio garrantzitsua izan daitekela gaur egunean, transakzioak oso gaizki ikusita eta akordioak traizio moduan hartuak izaten diren garai honetan.

Euskadiri dagokionez, Erkoreka gogorarazi du Alfredo Pérez Rubalcabaren jadun politikoaren urte garrantzitsuenetan, Euskadi bere kezka nagusieako bat izan zela. Gainera, Sailburuak azpimarratu du Rubalkabak ekarpen garratzitsua egin zuela gaur egungo elkarrizketa posible egin ahal izateko, “beti ere transakzioaren, akordioaren eta konsensuaren bidetik, hori baitzen berak jorratzen zuen bidea”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)