Eu

Eraldaketa digitala eta negozio eredu berriak elikagaien euskal industriarako

2019.eko maiatzak 10

Gaur goizean, Euskadiko Elikadura Klusterrak “Cluster Eguna” ospatu du Vitoria-Gasteizen, sektoreko 300 ordezkari baino gehiagoren parte hartzearekin. Eraldaketa digitala zertan datza eta negozio eredu berriak nola garatu behar diren ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Euskadiko Elikadura Klusterreko lehendakari Manu Ginerrek inauguratu du jardunaldia eta itxiera, berriz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozen esku egon da, zeinak elikagaien euskal industriaren gainean datu positiboak eman baititu, esanez industria horrek Euskadiko BPGd-ri %10,7ko ekarpena egiten diola jada eta 137.000 enplegu sortarazten dituela guztira.

Oroz sailburuordeak dioenez, "Euskadiko elikagai industria etorkizunean garatzeko ahalmen handia duten aukeren nitxo bat da, eta gero eta pisu ekonomiko handiagoa dauka, azken datuen arabera. Gure elikagai enpresen etorkizuna haien lehiakortasunaren mende dago; enpresa lehiakorragoak izan behar dira, berrikuntzaren bitartez eta ezagutza berriak sartuz.”

Zentzu horretan, Orozek Euskadiko Elikadura Klusterraren zeregina azpimarratu du, izan ere, sektorean duen katalizatzaile eta kohesionatzaile lanean erreferentea da eta sektorearen garapena bultzatzen duten proiektu partekatuak sortaraz ditzake.

Cluster Egunean parte hartu du, baita ere, Jose Antonio Boccherinik, San Telmo Business School eskolako FOODepartmenteko zuzendariak, non “Food Tech y la Transformación Digital del negocio alimentario: la revolución que viene” izeneko hitzaldia eman baitu.

Gainera, mahai inguru bat egin da ekintzailetzari eta enpresako negozio eredu berriei buruz, eta bertan parte hartu dute La Salveko Eduardo Saiz Lekuek, Diet Premiumeko Andeka Blancok eta LURloreko Mikel Urainek.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2019.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    Transformación digital y nuevos modelos de negocio para la industria alimentaria vasca https://t.co/QQzy3IKwd5