Eu

Artolazabalek Lanbidek Arrasaten dituen bulegoak bisitatu ditu

2019.eko maiatzak 10
  • María Ubarretxena alkatearekin batera, Elma eraikinak dituen bulegoen gaineko interesa erakutsi du; bulego zabalagoak eta eskuragarriagoak dira

 

Arrasate, 19 05 10

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Lanbidek Arrasaten dituen bulegoak bisitatu ditu; bulegoak trenbidearen lehengo geltokian daude, anbulatorioaren aurrean, Nafarroa etorbideko 12. zenbakian, enplegu-bulegoa espazio gehiago duen beste lokal batera aldatzeko aukerarako egiten ari den azterlanaren barruan; horrela, Lanbide hobetzeko prozesuan zerbitzuen prestazioa hobetu nahi da.

 

María Ubarretxena alkatearekin, Borja Belandia Lanbideko zuzendariarekin, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin eta Néstor Arana Lanbideko Baliabideetako zuzendariarekin batera, Beatriz Artolazabalek Gipuzkoa etorbideko 4. zenbakian dagoen ELMA eraikinaren beheko solairuan dagoen udal-jabetzako lokal batek dituen aukerak ezagutu ditu.

 

Lanbidek 45 bulego ditu autonomia-erkidegoan. Horietako askotan egunotan herritarrei zuzendutako hobekuntzako, berrantolaketako eta eguneratze teknologikoko jarduketak eta arretarako zerbitzuak garatzen ari dira.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • María Ubarretxena