Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Eusko Jaurlaritzak babestutako 236 etxebizitza eraiki ditu Bilbo zaharrean

2011.eko martxoak 23

 Azkunak eta Arriolak hiru sustapenak bisitatu dituzte

Lehenengo etxebizitzak apirilean emango dira

 Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eta Iñaki Arriola Etxebizitzako sailburuak, babestutako etxebizitzen hiru sustapen bisitatu dituzte gaur. Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak sustatu ditu eta amaituta daude. Honako hauek dira: 55 etxebizitza sozial Bilbo zaharrean, Etxebizitza Sailak zuzenean sustatutakoa; Miribillan 96 BOE eta San Antonen 85 BOE. Azken bi hauek, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Visesa sozietateak sustatu ditu. Guztira, 236 etxebizitza. Horietatik 35, alokairurako izango dira.

 Bilbo Zaharra

 Etxebizitza Sailak 55 etxebizitza sozial sustatu ditu Bilbo Zaharrean, San Anton ondoan.

 Saltzeko izango diren hogeiren bat izan ezik, besteak alokatzeko dira, eta Arrigorriagako Ollargan sustapeneko adjudikaziodunentzat izango dira. Izan ere, lurzoruaren ezegonkortasuna dela-eta Ollarganen ezin izan da eraiki eta Jaurlaritzak eskainitako alternatiba onartu dute adjudikaziodunek.

 Sustapenaren ezaugarriak

Eraikitako azalera: etxebizitzak 5.491 m², lokalak 944m² eta garajeak 1.917 m².

 Energia-kontsumoaren aurrezpena:  Eguzki-energiaren ekarpena UBSrako, gas naturaleko galdara zentralizatuen lagungarri.

 55 etxebizitza sozialak eta atxikitako aparkalekuak honela daude banatuta:

  • 13, logela batekoak. Azalera erabilgarria 38 - 58 m2 bitarte;
  • 19, 2 logelakoak. Azalera: 70 m2 erabilgarri.
  • 23, 3 logelakoak. Azalera: 90 m2 erabilgarri.

 Sukaldeetan altzariak jarrita datoz (goiko eta beheko moduluak), eta ekipatuta daude (bitrozeramika, hozkailua, ke-kanpaia, harraska, labea, garbigailua).

MIRIBILLA 96: 96 BOE

 Ezaugarriak:

  • 2na logelako 47 etxebizitza
  • 3na logelako 49 etxebizitza, 4 mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokiturikoak dira.
  • Guztiek daukate garajea eta trastelekua atxikita.

 Gutxi gorabeherako prezioak:
90.810 €-tik 130.166 € artekoak (garajea eta trastelekuak barne), gehi BEZ.

 Eskriturak sinatzen hasteko aurreikuspena:

Martxo amaieran - apirilaren lehen hamabostaldian.

 Obraren kostua: 8,8 milioi euro.

 Sustapenaren ezaugarriak

Fatxada konbinatua, zeramikazko pieza zuriak eta gris koloreko Coteterm motako isolatutako estalduradunak.

Kanpoko arotzeria aluminio anodizatuzkoa, kolore naturala eta zubi termikoaren hausturarekin. Pertsianak aluminio anodizatuzkoak eta kolore naturalekoak.

Barruko arotzeria block motakoa, pago kolorez bernizatutako zura.

Gela hezeetako (sukaldea eta bainugelak) zoruetan baldosak,  portzelanazko gresezkoak. Gainerakoan, zurezko oholtxodun parket itsatsia. Gela hezeetako hormetan, zeramikazko azulejo-estaldura. Gainerako hormetan, pintura plastikoa. Etxe barruko tabikak,  egitura metalikoaren gainean egindako igeltsu laminatuarekin.

Sukaldea ekipatua, goiko eta beheko altzariekin eta A motako etxetresna elektrikoekin

Gas naturaleko galdara zentralizatua eta ur sanitarioaren aurre-berokuntza estalkian kokatutako eguzki-panelekin. Kontsumo-irakurgailuak indibidualak dira. Altzairuzko xafladun erradiadoreak. Giro-termostatoa egongelan.

Bainugeletan portzelana bitrifikatuzko tresna sanitarioak. Bainuontzia eta dutxako platera, txapa esmaltatuz eginak. Txorrota giltzabakarrak.

Garajerainoko igogailua, 8 lagunentzakoa eta Motrizitate-desgaitasuna dutenentzat egokia.

 SAN ANTON 85: 85 BOE

 2na logelako 34 etxebizitza, 3 mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokiturikoak dira.

  • 3na logelako 51 etxebizitza, 1 mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokiturikoa.
  • Guztiek daukate garajea eta trastelekua atxikita.

 Eskriturak sinatzen hasteko aurreikuspena:

Apirilaren amaiera - maiatzaren hasieran.

 Sustapenaren ezaugarriak

Kanpoko fatxada hormigoizko panelduna eta behe solairuan harri artifizialezko plakak. Proiektatutako poliuretanozko isolamendua fatxadetan.

Kanpoaldeko arotz-lana aluminiozkoa eta zubi termikoaren hausturarekin. Pertsianak leiho guztietan, esekilekurako sarbidean izan ezik. Beira bikoitzak.

Etxe barruko arotzeria kolore argikoa.

Sukalde eta bainugeletako zoruan gresezko baldosa; gainerakoan, kolore argiko zurezko parketa. Sukalde eta bainugeletako hormak azulejoz estaliak; gainerakoak, pintura plastiko lauarekin. Etxe barruko tabikak, egitura metalikoaren gainean egindako igeltsu laminatuarekin. Sukaldeak jantzita, goiko eta beheko altzariekin eta elektrotresnekin.

Gas naturaleko galdara zentralizatua. Kontsumo-kontrolak indibidualak.

Ur sanitarioa berotzeko estalkian kokatutako eguzki-panelak. Altzairuzko xafladun erradiadoreak. Behartutako aireztapen-sistema bainugeletan eta sukaldean.

Portzelana beiraztatuzko ontziak bainugelan; xafla esmalteztatua duten bainuontziak eta dutxa-platerak. Ur-kontsumoa murrizteko mekanismodun inodoroa.

Garajerainoko igogailua, 8 lagunentzakoa.

 Bilboko beste sustapen batzuk

  •  Mina del Morro: Obra esleitzeko lehiaketako pleguak prestatzen. 72 zuzkidura-bizitoki (alokairuko apartamentuak) alokatzeko eta aldi baterako ordezko etxebizitzetarako. Urte amaieran hasiko dira obrak eta 2013ko amaieran bukatu.
  •  Gardeazabal eta Iturrigorri: Gauzatze-proiektua idazten. 38 etxebizitza sozial alokatzeko eta ordezko etxebizitzetarako Gardeazabal eta Iturrigorri auzoetan. Obrak 2012ko ekainean hasiko dira eta 2013ko udan bukatu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua, eta Iñaki Azkuna, Bilboko Alkatea