Eu

Landa ingurunearen garapeneko lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko maiatzak 10

Arau-proiektu honek euskal landa eremua zaintzea, landa eremuetan jarduera ekonomikoa sustatzea eta dibertsifikatzea, eta euskal landa biztanleriaren ongizate-maila hobetzea bultzatuko du, Euskadiren gizarte eta lurralde kohesiorako funtsezko faktore gisa.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

=============================

* Hurrengo tramitea: jendaurrean jartzen da

Egoitza elektronikoa: Aurkezpen-epea irekita (2019/06/17-2019/07/31)

AGINDUA EKONOMIAREN GARAPENEKO ETA AZPIEGITURETAKO SAILBURUARENA, LANDA INGURUNEAREN GARAPENEKO LEGE AURREPROIEKTUA AURRETIAZ ONARTZEN DUENA

https://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/agindua-ekonomiaren-garapeneko-eta-azpiegituretako-sailburuarena-landa-ingurunearen-garapeneko-lege-aurreproiektua-aurretiaz-onartzen-duena/web01-tramite/eu/

EHAA:

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 20koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen da Landa Ingurunearen Garapeneko Legearen aurreproiektua.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/06/1903204e.shtml

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau