Eu

Eusko Jaurlaritzaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzari esker, Erronka egitasmoaz gozatu ahal izango dute Herri Urratsera hurbilduko diren gazteek

2019.eko maiatzak 10

Gasteiz, 2019/05/10
Eusko Jaurlaritzaren eta Ikastolen Elkartearen lankidetzari esker, igandean Herri Urratsera bertaratuko diren gazteek Erronka egitasmoaz gozatu ahal izan dute egunean zehar. Aurten, lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaritzak babestu du 2013an sortutako proiektu hau. Erronka egitasmoaren helburua da gazteen partaidetza aktiboa sustatzea ikastolen jaietan, eta horretarako taldeka gainditu beharreko kirolarekin eta abenturarekin lotutako probak planteatzen zaizkie. Batetik, ikasleen abilezia, indarra eta abiadura neurtzen da probetan; bestetik, “buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskaltzaletasuna” neurtzen da.

2013. urtean sortu zen Erronka egitasmoa, Tolosako Kilometroetan, eta, harrezkeroztik, ikastolen jai guzti-guztietan presente izan da. Aurten ere ikastolen jai guztietan izango da eta, igandean Senperen antolatuko den Iparraldeko jaiaren ostean, gaztetxoek proiektu honetan parte hartu ahal izango dute Ibilaldian, Araba Euskarazen, Kilometroetan eta Nafarroa Oinezen. Ikastolen Elkartetik adierazi dutenez, helburua da “jai eredu partehartzailea eta osasuntsua” sustatzea. Lehen aldia da Eusko Jaurlaritzak berariaz laguntzen duela Erronka, kasu honetan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaritzaren bidez. Erronkaren aurtengo kamisetek Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskal Kirolari proiektuaren logoa eramango dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak