Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak euskal Aurrezki Kutxetako presidenteekin egin du bilera

2009.eko azaroak 27

Patxi López lehendakariak bilera izan du gaur Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxetako arduradun nagusiekin

Bilera horretan BBK, Kutxa eta Vital aurrezki-kutxetako presidenteak izan dira, Mario Fernández, Xabier Iturbe eta Gregorio Rojo, hurrenez hurren, bai eta Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioko presidente Pedro Martínez Alegría ere.

Bilera horretan, Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak bere finantza- eta gizarte-jardueraren magnitude nagusiak aurkeztu ditu.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie hiru erakundeei finantza-jardueraren egoera ekonomiko zail honetan egindako ahaleginagatik.

Lehendakariak adierazi du ahalegin horri esker Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxek berriz ere lortu dutela lidergo- eta sendotasun-posizioan nabarmentzea une zaila pairatzea egokitzen ari zaion sektore horren barruan.

Era berean, lehendakariak gogorarazi du gizarte-ekintza dela Euskal Autonomia Erkidego Aurrezki Kutxen egiteko nagusia, eta herritar guztien ongizate ekonomiko eta sozialarekin duten konpromisoaren froga agerikoa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria