Berriak Lehendakaritza
Eu

Francisco Perez Luzarretari, Gernika bataloiko gudaria, agur emateko ekitaldia

2019.eko maiatzak 10

Maiatzaren 4an eta 5ean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburu Frantziako Medoc eskualdean izan da Francisco "Paco" Luzarreta Gernika batailoiko gudariari eginiko omenaldian parte hartzeko; batailoia Eusko Gudarostearen unitatea zen eta 1936-1939ko Espainiako Guda Zibilaren ondoren, Erresistentziarekin batera nazien aurka borrokatu zuen Frantzia askatzeko 1944-1945 urteetan. Francisco Perez Luzarreta joan zen 2018ko abenduaren 23an hil zen Euskadin 96 urte zituela eta aurreko asteburuko agur esateko ekitaldian bere senitartekoek, lagunek eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek lau haizetara bota zituzten bere errautsak, non eta berak askatasunaren alde borrokatu zuen aspaldiko gudu-zelaian.

Ekitaldian Gorka Álvarez Aranburuk Iñigo Urkullu Lehendakariaren mezu bat irakurri zuen, berton Lehendakariak gogora ekarri zuen zer nolako harreman estua izan zuen Paco-rekin “Gernika Bataloia, askatasunaren itxaropena 1945-2015” estrenaldia zela eta. Esan zuen Paco zela pertsona “ona, handia eta eredugarria” eta azpimarratu zuen “gazte gaztetatik demokrazia eta askatasunaren alde dena eman zuela eta konpromiso hori mantendu zuela bere bizitza osoan zehar”.

Bere mezuan Lehendakariak Gernika Batailoiko 200 euskal gazteen eta Carnot Brigadako erresistenteen epopeia ere gogora ekarri zuen. Lehendakariak ikusten du borroka hori demokraziaren eta askatasunaren aldeko aldarrikapen bezala, eta horrez gain uste du dela “kultur aniztasunaren ikurra, arrazen, ideologien edota erlijioen gainetik”, adierazten du Lehendakariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak