Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

20 milioi euro 2011-2013 aldirako ikerketa estrategikoari laguntzak emateko, Etortek Programaren bitartez (2011-03-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 22

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena emateko erabakia aldatzekoa, 2011ko ekitaldian, ikerketa estrategikoa laguntzeko Etortek Programa finantzatzeko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 20 milioi euroko gastua onartu du gaur Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Etortek programaren bitartez ikerketa estrategikoari laguntzak emateko deialdia egin dezan. Diru-laguntzak hiru urtean banatuko dira: 2 milioi aurten, 9 milioi datorren urtean eta beste 9 milioi 2013an.

Eusko Jaurlaritzak beharrezko ikusten du lankidetzaren eta sareko lanaren kulturan sakontzea, arlo jakin batzuetako hain zuzen ere, eskariaren bolumena, izaera estrategikoa edo eskaintza lehiakorra eratzeko benetako aukerak direla medio, beharrezkotzat jotzen den arloetako berariazko premiei erantzutea ahalbidetzen duen neurrian.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen barnean hartutako zentroentzako programa horrek garapen orokor iraunkorra lortzea du azken helburutzat, baita jakintza-maila handiko ekonomia lortzea ere.

Etortek programaren 2011ko deialdiak, berriz, honako helburu zehatz hauek lortu nahi ditu: 18 proiektu onartzea, eta proiektu horiek 12 ikerketa-eremutan garatzea, indarreko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren arlo estrategiko nagusiekin lerrokatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan