Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak elgorri kasu bat egiaztatu du Araban

2019.eko maiatzak 09

Kutsapena beste autonomia-erkidego batean gertatu da, Aste Santuko oporretan

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Araban elgorriaren kasu bat egiaztatu du. Gizonezko bat da, eta lurralde horretako biztanle da; Aste Santuan beste erkidego batera familiartekoei bisita egitera joan zenean kutsatu zen. Jarduteko protokoloari jarraikiz, kutsadura gehiago egon ez daitezen beharrezko jarduketekin hasi da eta, horretarako, isolamendu-neurriak aplikatu eta harremanen azterlanarekin hasi da.

  1. urtean, zazpi elgorri-kasuegiaztatu ahal izan dira Euskadin: lau Bizkaian, bi Araban, eta bakarra Gipuzkoan.

Gogoan izan behar da gaitza pasa ez duten pertsona guztiak, edo behar bezala immunizatuta ez daudenak, harekin kutsa daitezkeela, behar bezala txertatuta ez badaude. Euskadin, zehazki, elgorriaren kontrako txertoa haurren txertaketa-egutegian dago sartuta, eta elgorri-hazizurriak-errubeola Txerto Hirukoitz Birikoaren lehen dosiak % 96,05eko estaldura du, eta bigarren dosiak % 94,7koa. Estaldura horiek OMEk gomendatutako adierazleak betetzen dituzte.

Gogoan izan behar dugu, beste berriz ere, txertaketak garrantzi handia duela gaitz infekzioso larriak, ondorio hilgarriak izan ditzaketenak, prebenitzeko orduan, eta txertoek segurtasuna eskaintzen dutela egun. 

Osasun Sailak eta Osakidetzak egoera honen bilakaeraren berri emango dute, neurri berriak hartu behar izanez gero.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 9a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau